

Ezkerretik eskuinera, Kepa Fernández de Larrinoa, Ana Lezcano, Javier Casalí y Miguel Ángel Cabodevilla
Nafarroako Unibertsitate Publikoak ireki du astearte honetan, otsailaren 11n, “Alejandro Labaka. Kulturen arteko zubia” erakusketa. Bere azken urteak Amazonasen, Huaorani herriarekin, bizi izan zen misiolari kaputxino honen bizitzaren gaineko ibilbide biografikoa da, testuen, argazkien eta ilustrazioen bidezkoa. Erakusketa Arrosadiko campuseko ikasgelategiko ezkaratzean dago ikusgai, datorren otsailaren 21era arte. NUPeko Lera-Ikergunea garapenerako lankidetza taldeak antolatu du erakusketa, Nazioarteko Harremanetarako eta Lankidetzarako Errektoreordetzarekin, Garapenerako eta Elkartasunerako Kaputxinoen Zerbitzuarekin (Sercade) eta Alejandro Labaka Fundazioarekin lankidetzan.
Hainbat jardun antolatu dira Alejandro Labaka kaputxinoaren irudiaren inguruan, eta jardun horien arteko beste bat da erakusketa hau. Jardun multzo horren izena honako hau da: "Herri indigena ezkutuak: muturreko zaurgarritasunaren aurkako esku hartze soziala". Programan hitzaldiak, eztabaidak, dokumentalen proiekzioak eta liburuen aurkezpenak izango dira.
Irekiera ekitaldian honako hauek egon dira: Javier Casalí, Nazioarteko Harremanetarako eta Lankidetzarako errektoreordea; Ana Lezcano, Iruñeko Udaleko Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko zinegotzi delegatua; Kepa Fernández de Larrinoa Lera-Ikergunea garapenerako lankidetza taldeko koordinatzailea; eta Miguel Ángel Cabodevilla, Alejandro Labaka Fundazioaren ordezkaria.
Jardueren programak segida edukiko du asteazkenean, otsailaren 12an, Ekuadorreko Amazonian defenditzen zituen huaoraniek berek, Ines Arango serorarekin batera, hil zuten apezpiku kaputxinoari buruzko hitzaldi batekin. Hitzaldiaren izenburua "Alejandro Labaka, islatutako herriekin lan egiten aitzindaria" da, eta 16:00etan izango da, Nicolás Oresme aretoan. Miguel Ángel Cabodevilla izango da hizlaria.
Areto horretan bertan, 11:00etan, asteazkenean, otsailaren 13an, Aritz Parrak eta Ana Echandik egindako filma, "Herri ezkutuak: iraungipenetik urrats batera" izenburukoa. Miguel Ángel Cabodevillak emango du, ostera, otsailaren 19an programatutako hitzaldia: "Ezkutatutako tragedia bat: 2103, Amazoniako harremanik gabeko taldeen azken tragedia". Egun horretan bertan, Kepa Fernández de Larrinoak Lera-Ikergunea garapenerako lankidetza taldeko koordinatzaileak eta NUPeko Gizarte Antropologiako irakasleak hitzaldi bat emango du euskaraz, izenburu honekin: “Gizarte lan komunitario amazoniako herri indigenekin”.
Zikloa otsailaren 20an amaituko da, NUPeko Lera-Ikergunea garapenerako lankidetza taldearen aurkezpenarekin, eta Cristina Saurak aurkeztuko duen "Gizarte ekintza elkartasunezkoa eta garapen kultural komunitarioa" liburuaren aurkezpenarekin. Programa osoa helbide honetan dago ikusgai: www.unavarra.es