Joan eduki nagusira

Unibertsitateak hurrengo astean irekiko du 2013-14 ikasturteko udaberriko seihilekorako matrikula-epea. Ikasleek otsailaren 4tik 7ra egin beharko dute inskripzioa Unibertsitatearen web-orrialdean (www.unavarra.es). Inskripzioa egiteko azken eguna otsailaren 7a, ostirala, izango da, eta egun horretan 14:00ak baino lehen egin beharko da, eta nahi dutenek Arrosadiko campuseko Ikasgelategiko 017 ikasgelan egingo dute matrikula 9:00etatik 14:00etara.

Ikasleek 15etik 42era bitarteko kreditu kopuruan matrikulatu behar dute, baina kontuan izan behar dute kopuruak eragina izango duela bai beren bekan, bai emaitzei buruzko eskakizunetan, hau da, ikasketekin jarraitzeko gainditu behar duten kopuruan.

Aurten sartu den berritasun bat da jada ez dela nahitaezkoa lehen hiru seihilekoetan gainditu gabeko irakasgaietan inskripzioa egitea, orain arte gertatzen zen bezala. Hala ere, seihileko horiei dagozkien ikasketa-planetako irakasgaietan matrikula behin eta hurrenkeraren arabera egiten jarraitu beharko dute ikasleek.

NUPek ikasleei aholkatzen die, matrikula egin baino lehen, erabaki dezatela zein irakasgai egin nahi duten eta kontsulta dezatela zein ordu eta hizkuntzatan emate diren. Datu horiek guztiak Unibertsitatearen webgunean daude.

2013-14 ikasturteko udazkeneko seihilekoan gertatu bezala, Unibertsitateak ikasleen familiei aukera ematen die, matrikula bi epetan ordaintzeko. Ekimen honen helburua da ikasleei eta beren familiei erraztasunak ematea gradu, master eta lehengo zikloetako titulazioak ordaintzeko. Ordainketa honela egingo da: % 50 matrikula egitean, eta gainerakoa, 2014ko apirilaren 1etik 20ra arte.

Ordainketa epetan egiteko aukera horri gehitzen zaio Unibertsitateak finantzaketa formula bat sustatu duela banku batzuekin, matrikula baldintza berezi batzuekin ordaintzeko.