Joan eduki nagusira

Campus Iberusek lan-azpibatzorde batzuen sorrera bultzatu du berrikuntzako, ekintzailetzako, ikerketako, graduko ikasleek unibertsitatean irauteko eta proiekzio sozial eta kulturaleko ekintza-planak diseinatzeko helburuarekin. Campus Iberus osatzen duten lau unibertsitateetako ordezkariek osatzen dituzte lan-talde hauek. Urtarrilean hasi dira lanean eta partzuergoaren plan estrategikoaren etorkizuneko mugarriak aztertuko dituzte. Gogorarazi behar da Campus Iberus Ebro ibarreko Nazioarteko Bikaintasun Campusa dela, gehikuntza estrategikoaz sortua, unibertsitate hauen artean: Zaragozako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Errioxako Unibertsitatea eta Lleidako Unibertsitatea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoan, joan zen astean, Berrikuntza eta Ekintzailetza Azpibatzordearen bilera bat izan zen. Azpibatzorde honen helburuak bi dira: Enpresekiko ikerketa zentro aldebikoak koordinatzeko eredu bat sortzea, eta Campus Iberusen Berrikuntza eta Ekintzailetza Zentroa definitzea. Beste alde batetik, Errioxako Unibertsitatean Iraupen Azpibatzordearen bilera izan zen. Honen helburua da proposamen bat prestatzea unibertsitate guztientzako eremu komun bat sortzeko, graduko ikasleen iraupenaren irizpidearekin.

Ikerketa eta transferentziari dagokienez, Zaragozako Unibertsitatean Sare, Plan eta Hitzarmenetarako Bazkide Estrategikoekiko Azpibatzordea bildu zen. Lan talde honen helburua da ikerketa eta berrikuntzarako ekintza-planak definitzea, hiru eremu hauetan: energia berriztagarria, osasunerako teknologiak eta ondare kulturalaren zaintzea, horiexek baitira Campus Iberusen lan-ardatzak. Beste helburuetako bat hauxe da: Iberuseko bazkide estrategikoen arteko hitzarmenak praktikan jartzea, I+G+b proiektu garrantzizkoak definitu eta kofinantzatzeko, campus honen espezializazio eremuetan. Azkenik, entzute handiko sare/unibertsitateak atzemango ditu, haiekin lankidetza-hitzarmenak izenpetzeko Iberusen espezializazio eremuetan.

Orain arte hainbat bilera egin da, azkena Zaragozako Unibertsitatean. Han Programazio Kulturaleko Azpibatzordea bildu zen. Azpibatzorde honen lana da lau unibertsitateek egiten dituzten ahaleginak batzea, kultura jardueren plangintza komuna egiteko. Datozen asteetan Campus Iberusen lan-azpibatzordeen beste bilera batzuk izango dira.