Joan eduki nagusira

zoom Emilio Huerta, ezkerraldean, MTorres enpresan eman zuen hitzaldian.

Emilio Huerta, ezkerraldean, MTorres enpresan eman zuen hitzaldian.

Emilio Huerta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Antolaketako katedradunak hitzaldi bat eman die MTorres enpresako langileei, eta aztertu egin ditu bertan ekonomiaren oraingo egoera eta Espainiako enpresek aurrez aurre izanen dituzten erronkak. “Ekonomia eta Espainiako enpresak: lehiakortasunaren erronka” izan zen hitzaldiaren izenburua, eta MTorres enpresak Dorren daukan fabrikako produkzio-lantegian eman zuen.

Enpresaren zuzendaritzak hainbat informazio saio eragin ditu, langileek ezagut dezaten adituek duten iritzia enpresaren, lanaren, edo gizartearen esparruei edota esparru pertsonalari zuzenean dagozkien gaiei buruz. "Ongizatearen Estatua eta lehiakortasuna" da ziklo honen izenburua, eta hitzaldiak joan den urrian izan zuten hasiera.

Huerta jaunak bere mintzaldian azaldu zuenez, Espainiako ekonomiari egonkortzeko joera ikusten zaiola adierazten duten datuak badiren arren, aurreikuspenen arabera hazkunde tasa ez da % 1 baino handiagoa izanen 2017. urtera arte, eta langabezia % 25 inguruan egonen da. Aipatu katedradunak dioenez, enplegua lehengoratzeko aldaketa nabarmenak behar dira lehiakortasunean eta ekonomia eta bere enpresa egitura hazteko gaitasunean. Produktibitatearen/lehiakortasunaren ahulezia aspaldiko arazoa da Espainiako ekonomian, dio Huertak, eta ekonomiaren erakunde ingurunean aldaketak gauzatzearen alde azaldu da, produktibitatea hobetzekotan.

zoom Ekitaldia ostatatu zuen lantegiaren irudi bat

Ekitaldia ostatatu zuen lantegiaren irudi bat

"Produktibitate txikia denean, horrek esan nahi du ekonomiak balio gutxiko ondasun eta zerbitzuak sortzen dituela, berrikuntza, kalitate eta diseinu eskasak dauzkatela horiek, eta, efizientzia txikiarekin sortzen dituela, gainera", Emilio Huertaren esanetan. Azaldu duenez, Espainiako enpresen parte nabarmen batek inbertsio txikia dauka prestakuntzarako, gutxi motibatzen duten pizgarri sistemak langileentzat eta kudeaketa eredu zaharkituak.

Enpresen % 25, aitzitik, oso lehiakorrak dira eta kudeaketa sistema malguak eta aurreratuak erabiltzen dituzte. Teknologian inbestitzen dute, beren proiektu eta prozesuen antolamendua aldatzen ari dira, eta giza baliabideen kudeaketan langileak motibatzeko eta engaiatzeko politikak diseinatzen dituzte.

NUPeko katedradunaren ustez, Espainiako gizarteak ohikeria eta errutinaren halako nahasketa bat erakusten du orain den garaiko zailtasunen aurrean, berrikuntzarako jarrerarik eza, beldurra aldaketei eta oparoaldian erdietsi dituen pribilegioen defentsa porrokatua. Bere iritziz, urritasun nabarmenak daude erakundeen funtzionamenduan, gailentzen diren urritasunak industria eta enpresa egituran eta desoreka garrantzizkoak hezkuntzaren eta ikerkuntzaren ingurunetan.

Espainiako ekonomiak produktibitate/lehiakortasun arazo bat duenez gero, bere hazkundea zailtzen duena epe laburrean, ertainean eta luzean, ekonomiaren goraldia ez da etorriko, Huertak dioenez, lege babesleetatik edo hobe beharrezko politiketatik. "Iraunkorra izanen da bakar-bakarrik oinarritzat hartzen baditu enpresa lehiakor eta berritzaileen egitura sendo bat, informazioa duten herritarrak eta erakunde eta merkatu eraginkorrak" izan zen Emilio Huertaren konklusioa.