Pérez Calvo irakaslea, funtsaren inaugurazioan eman zuen hitzaldian, Fakultateko dekanoarekin eta Instituto de Estudios sobre la Nación y el Estado en Europa institutuko zuzendariarekin batera.
Pérez Calvo irakasleak liburu horiek –2.000 inguru– metatu ditu ikasketak egin bitartean eta bizitza profesionalean zehar. Espainian nahiko erraz eskura daitezkeen liburuak dira, aldiz, zailagoak dira eskuratzeko Frantzian eta, are, Lorenako Unibertsitatea Luxenburgorekin eta Alemaniarekin mugan dagoen ipar-ekialdean. Bestalde, Pérez Calvo irakasleak frantsesez zeuzkan liburuak Nafarroako Unibertsitate Publikoko liburutegiari laga dizkio.
Pérez Calvo irakasleak graduondoko bat egin zuen Nancyko Centre Européen Universitaire zentroan 1971-72 ikasturtean, eta 2003. urtean honoris causa doktoretza eman zioten gaur Lorenako Unibertsitatean den Nancy II Unibertsitatean.
Alberto Pérez Calvo 1991. urtean sartu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Civitas Europa nazioarteko aldizkari juridikoaren fundatzaile eta zuzendarikide eta irakasle izan zen Valladolideko, Euskal Herriko, Salamancako eta Alcalá de Henaresko unibertsitateetan. Bere ikerketen eta argitalpenen gai nagusiak izan dira Espainiako nazioa, nazionalitateak eta herriak; Estatuaren alderdi komunitario berria; Estatu autonomikoa eta Nafarroako Foru Erregimena; eta Arartekoa.
Bere argitalpen batzuk frantsesera, italierara edo ingelesera itzuli dira. Eskolak eman ditu Espainia, Frantzia, Italia, Moldavia eta Tuniseko hainbat unibertsitatetan. Irakasle bisitaria izan zen Torontoko York University eta New Orleanseko Tulane University unibertsitateetan. Estatuaren eta autonomia erkidegoen arteko harremanetarako zuzendari nagusia izan zen Administrazio Publikoen Ministerioan (1982-1991) eta Eremu Urriko eta Eskualdeko Hizkuntzen Europako Gutuneko Adituen Batzordeko kidea (2003-2005) ere bai.