Joan eduki nagusira

zoom Pedro Burillo joan den apirilean, Unibertsitatearen Urrezko Domina jasotzean eman zuen mintzaldian

Pedro Burillo joan den apirilean, Unibertsitatearen Urrezko Domina jasotzean eman zuen mintzaldian

Fuzzy Sets and Systems erreferentziazko aldizkari zientifikoa da, eta 7.000 artikulu argitaratu ditu joan diren 35 urteetan. Artikulu horien artean, gehien aipatu denetako bat da Pedro Burillo NUPeko errektore ohiak eta Konputazioren Zientzien eta Adimen Artifizialaren katedradun erretiratuak, eta Humberto Bustince unibertsitate honetako katedradunak 1996an argitaratu zutena. Logika Lausoaren eta Soft Computingaren Europako Elkarteak (EUSFLAT) eman zituen datu hauek, joan den hilean Milanen egindako biurteroko bileran. Bilera honetan martxan jarri zen, baita ere, 2015ean egingo den ospakizun bat, urte horretan agertu zelako talde lausoei eta adimen artifizialari buruzko lehen artikulua.

Gainera, joan diren bost urteetan erreferentziari gehien eduki duten 25 artikuluen zerrenda hartzen bada, bederatzigarren tokian dago Edurne Barrenecheak, Humberto Bustincek, Miguel Pagolak eta Francisco Javier Fernándezek argitaratu zuten beste bat. Hauek denak NUPeko Adimen Artifizialeko eta Arrazonamendu Hurbilduko Ikerketa taldeko (GIARA) kideak dira.

Logika lausoa (fuzzy logic) 1965ean jaio zen, eta hasieratik izan zen adimen artifizialaren oinarrietako bat, eta industrian aplikazio handia eduki izan du. 2014an 325 urte beteko dira Fuzzy Sets and Systems aldizkaria jaio zenetik. Aldizkari hau ospe handikoa da, eta mundu mailako erreferentzia bere arloan. Hori dela-eta, EUSFLATek hainbat ekitaldi prestatu ditu, jakintza arlo honekin zerikusia zeukan lehen artikulua argitaratu zenetik joandako 50 urte hauetan gertatutako guztia ospatzeko.

zoom Edurne Barrenechea eta Humberto Bustince, GIARA ikerketa taldeko kideak

Edurne Barrenechea eta Humberto Bustince, GIARA ikerketa taldeko kideak

Humberto Bustincek bereziki azpimarratzen du lau pertsona izan direla Konputazioren Zientziak eta Adimen Artifizialaren arloa Espainian ezarri dutenak, honako hauek, hain zuzen: Pedro Burillo, Claudi Alsina, Enric Trillas eta Juan Pazos. "Espainian teknika hauek erabiltzen hasi baziren, haiei esker izan zen, eta lau hauetatik, erreferentziarik gehien eduki duen lehen artikulua, joan diren 35 urte hauetan, Pedro Burillorena izan da", esan du. Artikulu hau 1996an argitaratu zen, eta bere izenburua hau zen: “Vague sets are intuitionistic fuzzy sets” (Multzo lausoak multzo intuizionistak dira). Bustincek ere izenpetzen zuen, Burillok zuzendu baitzuen bere doktoretza tesia.

Beste alde batetik, azken bost urteetan erreferentziarik gehien eduki duten artikuluen zerrenda egiten bada, 9. tokian NUPeko ikertzaileek argitaratutako bat agertzen da. Edurne Barrenechearen doktoretza tesiaren abaroan egindako ikerketa bat da. Edurne, egun, Konputazioren Zientziak eta Adimen Artifizialaren irakasle titularra da. "Pedro Burilloren eta Humberto Bustinceren lana teorikoagoa zen, eta hau praktikoagoa da: ertzak irudien bidez atzematea", adierazi du.


Zuzendaritza postuetan berriz hautatuak


Beste alde batetik, Logika Lausoaren eta Soft Computingaren Europako Elkarteak (EUSFLAT) berriz hautatu ditu Edurne Barrenechea eta Humberto Bustince ikertzaileak bere zuzendaritza organoetarako. Horrela, Barrenechea irakasleak diruzaina izaten jarraituko du, eta Humberto Bustince katedraduna Mathware and Soft Computing aldizkariaren arduraduna eta editore-burua izango da.

Berrautaketa Europako Elkarteak Milanen egin zuen bileran gertatu zen. Mathware and Soft Computing aldizkaria aldizkari digitala da, eta ez zaie adituei bakarrik zuzentzen, adimen artifizialean eta honek medikuntzan, industrian eta abarretan dauzkan aplikazioetan interesa daukaten guztiei baizik. Ingelesez dago idatzita, sarrera librekoa da eta urtean bi ale argitaratzen ditu. Humberto Bustincez aparte, Javier Fernández, Aránzazu Jurío eta Daniel Paternain ikertzaileek, bere ikerketa taldekoak direnek, aldizkariaren edizio eta prestaketa lanak egiten dituzte.