

Yolanda Montes eta Diana Calatayud, hirugarrena eta laugarrena eskuinetik kontatzen hasita, beheko lerroan, beste unibertsitate batzuen hainbat ordezkarirekin batera.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Fakultateko lau irakaslek parte hartu dute lantegi batean, Buenos Airesen, Latinoamerikako erizaintza-teknikarien prestakuntza hobetzeko. Lantegi hau Alfa Funda Enfermería proiektuko jardueretako bat da. Europar Batasunaren finantzaketa dauka, Alfa III Programaren eremuan. NUPeko irakasleek irakaskuntzan simulatzaileekin eduki dute esperientzia aurkeztu dute, Erizaintza Graduko ikasleek egindako praktikak erakusten zituzten bideoen bidez.
Ekimen hau EBko eta Latinoamerikako goi mailako hezkuntzako erakundeen arteko elkarlanera zuzenduta dago. Proiektuak hiru urteko iraupena du eta bere izenburua hau da: "Alfa Funda Erizaintza: Eritzaintzako laguntzaileak profesionalizatzeko unibertsitateko prestakuntza." ISALUD-Argentina Unibertsitatea da proiektuaren liderra eta Italia, El Salvador, Paraguai eta Peruko goi mailako hezkuntzako zentroek parte hartzen dute. NUP proiektuaren lehentasunezko bazkidea da eta bere eginkizuna izango da parte hartzen duten Latinoamerikako herrialde bakoitzeko profesional horien prestakuntzari buruzko irakaskuntza curriculuma diseinatzeko proiektua koordinatzea.
Lantegia joan den irailean egin zen, eta helburua zen Europako goi mailako hezkuntza erakundeek simulatzaileen erabileran dauzkaten esperientziak eta praktika onak erakustea. Yolanda Montes, Erizaintzako irakaslea, lantegiaz arduratu zen Buenos Airesen bertan, eta proiektuaren koordinatzailea NUPen Blanca Marin, Esther Ezquerro eta Margarita Aliaga bideokonferentziaz artitu ziren. NUPek lantegi honetan zeukan ordezkaritza osatzeko, Diana Calatayud, proiektuaren kudeatzailea, bertan egon zen.
Hitzaldien gai nagusia hauxe izan zen: Osasun Zientzien Fakultatean simulatzaileen bidezko irakaskuntzaren esperientzia. NUPeko irakasleek Erizaintza Graduko ikasleek egindako simulazio-praktikak erakutsi zituzten, NUPeko telebista-kanalean eskuragarri dauden bideo esplikatzaileen bidez. Bideo hauek, lantegia egin eta gero, mila bisita eduki dituzte.
NUP eta ISALUD-Argentina Unibertsitateaz aparte, beste unibertsitate hauek hartu dute parte: Universitá degli Studi di Pavia (Italia), Universidad Peruana Cayetano Heredia (Peru), Universidad Nueva San Salvador (El Salvador) eta Universidad Gran Asunción (Paraguay).
Proiektuaren helburua da Argentina, El Salvador, Paraguay eta Peruko goi mailako hezkuntza-erakundeen irakaskuntza-langileen prestakuntza sustatzea, curriculum-proposamen baten oinarriak egiteko, komunitateen aniztasun kulturala eta erakundeen autonomia errespetatuz. Halaber, gaitasunen araberako definizio bateratuan eta profesionalizazio-curriculumen eskualdeko harmonizazioan aurreratu nahi du. Europako bi unibertsitateen ekarpena beren ezagutza eskaintzea da, Europako konbergentzia-prozesuan eduki dituzten esperientzietan oinarriturik.
Soslaia: landa gunetako emakumeak
Osasun arloko langileen gabezia aspaldiko arazoa da Latinoamerikako zonalde txiroenetan, eta Milurtekoko Helburuetan ezarritako osasun arloko helburuak ez dira erdietsiko, zonalde zaurgarriek oinarrizko eta kalitateko zerbitzu publikoetara duten sarbidea hobetzen ez bada. Latinoamerikako gizarteek ahalegin handia egin dute prestakuntza programak sustatzeko eta erizaintzaren arloa arautzeko, baina erizain gehienek hiri guneetan lan egiten dute, haietan baitaude osasun zentro gehienak.
Aldiz, landa guneetan eta gune zaurgarrienetan erizaintzako laguntzaileek ematen dituzte zerbitzuak, haiek baitira gune horietan dauden langile bakarrak, eta, oro har, profesionalei dagozkien eginkizunak betetzen dituzte. Langile gehienak ekonomia maila apaletakoak diren eta lanean oso gazterik hasi ziren emakumeak dira.
NUPek parte hartzen duen proiektu honek langile horien gaitasunak hobetu nahi ditu beren ezaugarrietara egokitzen diren eta landa eremuan betetzen dituzten eginkizunekin bateragarriak izango diren goi mailako ikasketen bidez. Hala, gune horietako biztanleek dituzten osasun zerbitzuen kalitatea hobetu nahi da, eta, aldi berean, enpleguetan segurtasun handiagoa eta lansari hobeak erdietsi.