Joan eduki nagusira

zoom Ezkerretik eskuinera, Eloísa Ramírez errektoreordea, eta Begoña Pérez Eransus, UNESCO katedrako zuzendaria, ikastaroaren irekieran

Ezkerretik eskuinera, Eloísa Ramírez errektoreordea, eta Begoña Pérez Eransus, UNESCO katedrako zuzendaria, ikastaroaren irekieran

Gazteak dira egungo krisiaren biktima nagusietako batzuk. Egoera kezkagarria da: % 55etik gorako langabezi tasa 18tik 25 urtera bitarteko gazteen artean, ikasketak garaiz uztea, familiaren babespean eta emantzipatzeko aukerarik gabe. Egoera hori aztertuko dute gaurtik ostiralera bitartean "Gazteria eta Hiritartasuna. Krisiaren irakurketa belaunaldi artekoa" ikastaroan. NUPeko Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedrak antolatu du, eta Remacha aretoan (Sario eraikina) egingo da katedrako zuzendari Begoña Pérez Eransus irakaslearen eta Rubén Lasheras Ruiz irakaslearen zuzendaritzapean.

Ikastaroan arreta jarriko da egungo krisiaren testuinguruan gazteek bizi duten zaurgarritasun egoeran. Egoera horrek nabarmen utzi du aurretiazko ekarpen printzipioari eta gazteen artean oso ohikoa ez den lan-ibilbide bati estuki lotua dagoen langabezi sistema baten ahultasuna. Hain zuzen ere babesik gabe geratu dira lan merkatura aldi baterako kontratuekin eta ordainsari urriko lanpostuetan sartu zirenak eta, ondorioz, kotizazio ahalmen txikiagoa zutenak, gehienak gazteak.

zoom Pau Mari-Klose irakaslea eta Begoña Pérez Eransus, lehen hitzaldian.

Pau Mari-Klose irakaslea eta Begoña Pérez Eransus, lehen hitzaldian.

Egoera honen aurrean, Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO katedrak lehentasunezkoa jotzen du zaurigarritasun horri eta esku-hartze publikoaren mugei buruzko eztabaida bat egitea, baita krisi ekonomikotik atera eta gero ere izan behar diren erantzunei buruz ere. Laburbilduz, ikastaroak ukitu nahi duena hauxe da: errealitate hauek gazteriaren hiritartasunari berari egiten dioten mehatxua.

Helburu honekin, ikastaroak nahasten ditu adituen hitzaldiak eta gizarte eragileen (sindikatuen, politikarien, unibertsitatekoen eta gizarte mugimenduen) eztabaida eta solaskidetza. Adituek arloen araberako diagnostiko espezifiko bat egingo dute (lan merkatua, emantzipazioa, hezkuntza, genero eta parte-hartzea). Honela, azterketarako eta eztabaidarako prest dauden hainbat ahots aintzat hartzen dituen eszenatoki bat osatu nahi da.

Ikastaroaren programa Unibertsitateko web-ean dago: www.unavarra.es/estudios/otra-formacion/cursos-de-verano. Iruñeko Udalaren eta Obra Social “La Caixaren” finantzaketarekin eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin egingo da ikastaroa.