120etik gora pertsonak parte hartuko dute uztailaren 22an, astelehenean, hasiko den udako ikastaro batean. Ikastaroa 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzako arreta goiztiarrari buruzkoa da, eta osasun, hezkuntza eta gizarte arloko gaur egungo lan jardun eta teknikei buruz gogoeta egitea du helburu. Iruñeko Kondestablearen Jauregian egingo da, eta Nafarroako Unibertsitateen Udako Ikastaroen XII. edizioko programaren barnean egingo da. Udako ikastaroak Iruñeko Udalaren babesarekin eta Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin egiten dira.
Arreta goiztiarra 0 eta 6 urte arteko haurrentzako, beren familientzako eta ingururako egiten diren esku-hartzeen multzoa da, haur horien garapenean sor litezkeen beharrei erantzun goiztiarra emateko helburua dutenak, behar horiek arrisku-egoeren ondorio edo garapeneko nahasmenduaren ondorio direnean ere bai.
Ezkerretik eskuinera, Carmen Pallás Alonso, María Jesús Álvarez Urricelqui eta María José Álvarez Gómez
Arreta goiztiarraren helburua haurraren garapen ebolutiboa mesedetzea da, garapenaren arlo guztietan (kognitiboa, motorra, hizkuntzakoan eta gizartekoan), eta haurra inguruari egoki dakiola erraztea. Arreta goiztiarrean esku-hartzeak hainbat prestakuntza-ibilbide eduki dituzten profesionalen parte-hartzea eskatzen du (haur hezkuntza, magisteritza, pedagogia, fisioterapia, erizaintza, psikologia). Horiek denek diziplina arteko giroan lan egin behar dute haurrari behar dituen estimulu guztiak emateko, bere potentzialik handiena lortzeko.
Ikastaro honen helburua da osasun, hezkuntza eta gizarte arloko ikasketa eta gogoeta erraztea, gaur egungo lan jardunak eta teknikak kontuan hartuz, garapenean nahasmendu bat, edo edukitzeko arriskua daukaten haurren garapena ahalik eta gehien errazteko. Unibertsitateko ikasleei eta irakasleei eta osasun eta hezkuntza arloko profesionalei zuzendua dago.
María Jesús Álvarez Urricelqui NUPeko Psikologia eta Pedagogia Saileko irakasleak zuzentzen du udako ikastaroa, eta programaren barnean espezialistek emandako hitzaldiak eta mahai-inguruak daude, eta gai hau hainbat ikuspegitatik aztertuko dute.
Lehen eguna garapenaren nahasmenduak detekzioa eta diagnostikoa aztertzen ari dira. Goizean parte-hartzaile hauek hitz egin dute: María José Álvarez Gómez, Osasunbideko Lehen Arretako pediatra, eta Carmen Pallás Alonso, Hospital Universitario Doce de Octubreko Fundación para la Investigación Biomédicako Neonatologia Zerbitzuko zerbitzuburua. Arratsaldean, mahai-inguru bat egingo da "Harremana familieikin arreta goiztiarreko tratamendu programaren barnean" Bigarren eta azken saioa bihar, asteartea, hilak 22, egingo da, eta haurrentzako esku-hartze programak aztertuko dira.