Elisa Olarte Fernández eta Alfonso Baquero Pérez Nafarroako Unibertsitate Publikoko telekomunikazio ingeniariek Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialaren (TIEO) XXXIII. edizioko sarietako bi jaso zituzten. Elkargoak urtero saritzen ditu doktoretza tesi hoberenak eta ikasketen amaierako proiektu hoberenak. Oraingo honetan, TIEOk 110 lan jaso zituen guztira, Espainia osoko unibertsitate ikastegietatik jasotakoak, eta 315 ebaluatzailek ikuskatu dituzte lanak.
Sariak emateko ekitaldia joan den ostiralean egin zen Madrilen, Espainiako Ingeniaritza Institutuko Ekitaldi Aretoan. Manuel Moreu Muniz Institutuko lehendakariak eman zien ongi etorria bertaratu zirenei; ondoren Eugenio Fontán Oñate TIEOko dekano eta lehendakari eta Telekomunikazio Ingeniarien Espainiako Elkartearen lehendakariak hitza hartu zuen. Sarien ebaluazio prozesuaren eta erabakien berri eman ondoren, irabazleei eta finalistei sariak emateko ekitaldia egin zen. Saritutako 61 pertsonen izenean parte hartu zuen Arturo Vergara Pardillok, eta 22 erakunde babesleen izenean Nuria González Centro de Investigación AtlantTIC ikerketa zentroko zuzendariak.
44 doktoretza tesi eta 66 ikasketen amaierako proiektu aurkeztu ziren sari hauetara. Lanak 28 unibertsitate ikastegitako telekomunikazio arduradun diren 314 ebaluatzaileren artean balioetsi zituzten, eta guztien artean 2.314 lan balioetsi zituzten. NUPeko bi saridunak izan dira Elisa Olarte Fernández, Asociación de Telemática en Ingeniería Telemática saria irabazi zuena, eta Alfonso Baquero Pérez finalera heldu dena Fundación Orangeren sarian, inklusio digitalean eta bizitza independentearen sustapenean aplikatutako teknologia berriei buruzkoan. Elisa Olartek jaso zuen Alfonso Baqueroren diploma, Alfonsok ezin izan zuelako joan jasotzeko ekitaldira.
Proiektuak
Elisa Olarte Fernándezek (Arenzana de Abajo, Errioxa, 1981) Eduardo Magaña Lizarrondo Automatika eta Konputazio Saileko irakaslearen zuzendaritzapean egin zuen ikasketen amaierako proiektua. Telekomunikazio ingeniari hau teknikari lanean ari da Arsys Internet S.L. enpresan (“hosting” eta “cloud computing” zerbitzuen hornitzailea), hainbat aukera ikertu eta ebaluatu ditu ardura orokorreko "hardwarea" duten ordenagailuetan exekutatzen diren "software" aplikazioetan oinarritutako sareko monitorizazio sistema batean garatzeko (lan espezifikoetarako diseinatuta ez dauden etxeko edo bulegoko ekipo normalak).
Bestalde, Alfonso Baquero Pérezen (Plasencia, Cáceres, 1983) proiektuak LQTAI (Life Quality, Technology, Accessibility & Innovation) Noaingo oinarri teknologikoko enpresa berritzaile nafarrak diseinatutako e-osasuneko zerbitzu bat dauka. Alfonso Baquero Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektriko eta Elektroniko Saileko proiektu laguntzailearen lana Android sistema eragilerako aplikazio bat garatzean oinarritu da. Aplikazio horren bidez sakelako telefono adimendunek (smartphone) pazienteak bularrean jartzen duen gailu txiki baten konexioak (Bluetooth eta GPRS) kudea ditzakete, eta ospitaleko datuen harrera gunera igorri seinale elektrokardiografikoak. Ikasketen amaierako proiektu hau Luis Serrano Arriezu Ingeniaritza Elektriko eta Elektroniko Saileko irakasleak zuzendu zuen.