Joan eduki nagusira

zoom NUPek antolatutako lantegiko partaide batzuk

NUPek antolatutako lantegiko partaide batzuk

PositivitiES Europako proiektuaren helburua da Europako ikastetxeetan lan-metodologia aukerakoak sartu eta erabiltzea. Bartzelonako Fluir Fundazioak koordinatzen du proiektua, eta parte hartzen ari dira, Europako beste hainbat kidez gain, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (Espainia), Milango Unibertsitatea (Italia) eta Aarhuseko Unibertsitatea (Danimarka). Hori dela-eta, NUPek, aste honetan, lantegi bat antolatu du proiektuan parte hartzen ari diren 60 irakasle nafarrentzat, zentro hauetakoak direnak: Berako eskola publikokoak, Beriain eta Buztintxuri ikastetxe publikokoak eta Erentzun, Labiaga, Lizarra eta Paz de Ziganda ikastolakoak.

Psikologia positiboak ongizatearen eta bizi-kalitatearen alde egiten duten giza-baliabideak ikertzen ditu, hau da, gizabanakoek eta komunitateek beren burua gainditu ahal izateko beharrezkoak diren indarrak eta bertuteak. Honetan oinarrituta, PositivitiES lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeei zuzenduta dago. Proiektuak irakasleak prestatzeko jarduerak eta eskolan esku hartzeko estrategiak diseinatzea eta aplikatzea hartzen ditu bere baitan. Hitz batez, bere helburua da irakaskuntzan sartzea psikologia positiboan oinarritzen diren metodoak eta baliabideak, bai irakaskuntza, bai ikasleen garapena arrakastatsua izatea lortzeko.

zoom Ana Albertin irakaslea, NUPen eman zuen hitzaldi-lantegiaren une batean

Ana Albertin irakaslea, NUPen eman zuen hitzaldi-lantegiaren une batean

Nafarroako Unibertsitate Publikoko "Hezkuntza, lanbide eta gizarte garapena" ikerketa taldeak koordinatzen du proiektua Foru Erkidegoan. I. fase pilotu (2012-2013) honetan Nafarroako zazpi eskolek parte hartzen dute. Aldiz, II. fasean gehiago lan egingo da ikasleekin. Joan den astelehenean NUPen egin zen lantegiaren helburua zen, hain zuzen ere, lehen faseko garapenari buruzko esperientziak eta iritziak jasotzea, bigarrenaren zabalkundea nola egingo den zehazteko. Jardunaldia hasteko, hitzaldi-lantegi bat egin zen. Gaia hauxe izan zen: psikologia positiboa eskolan. Ondoren, II. fase pilotuari buruzko azalpena egin zen, eskolen arteko esperientzia trukaketa eta proiektuaren talde-ebaluazioa.

Proiektuak proposatzen du lau tresna oinarrizko erabiltzea psikologia positiboa eskolan sartzeko: Ikastea, psikologia positiboari eta hezkuntzari buruzko on-line ikastaroa, lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleei zuzendua, oinarri teorikoak eta aplikazio-oinarriak erakutsiko dituena; Praktikatzea, coachin-programa bat dena, on-line hau ere, irakasleei laguntzeko behar dituzten trebetasun pertsonal batzk eskuratzen; Aplikatzea, datu-base bat baita, on-line hau ere, praktika ikasgelan eta hezkuntza proiektuetan sartzen laguntzeko baliabideak biltzen dituena; eta Trukatzea, tresna on-line batzuk eta lantegien antolamendua, esperientziak eta emaitzak trukatu ahal izateko.