Joan eduki nagusira

zoom Ezkerretik eskuinera: Alfonso Baquero (sariduna), Eduardo Magaña (irakaslea), Elisa Olarte (irabazlea), Ignacio Matías (Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoaren zuzendaria –TIIGMET-), Luis Serrano (irakaslea) eta Antonio López (TIIGMETen zuzendariordea).

Ezkerretik eskuinera: Alfonso Baquero (sariduna), Eduardo Magaña (irakaslea), Elisa Olarte (irabazlea), Ignacio Matías (Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoaren zuzendaria –TIIGMET-), Luis Serrano (irakaslea) eta Antonio López (TIIGMETen zuzendariordea).

Nafarroako Unibertsitate Publikoko bi tituluduni golardoa eman diete beren ikasketen amaierako proiektuengatik, Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialak urtero ematen duen doktoretza-tesi eta ikasketen amaierako proiektu hoberenei emandako sarien XXXIII. edizioan. Zehazki, Elisa Olarte Fernándezek Asociación de Telemática en Ingeniería Telemática saria irabazi zuen eta Alfonso Baquero Pérez finalera heldu zen Fundación Orangeren sarian, inklusio digitalean eta bizitza independentean aplikatutako teknologia berriei buruzkoan.

Telekomukazio Ingeniarien Elkargo Ofizialak osotara 44 doktoretza-tesi eta 66 ikasketen amaierako proiektu jaso ditu edizio honetan, 2011ko urriaren 1etik 2012ko irailaren 30era bitartean egindakoak eta Espainia osoko 28 unibertsitatetakoak direnak. 315 ikuskatzailek ikuskatu zituzten lan horiek, eta 2.314 ebaluazio egin zituzten. Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialak 22 enpresa eta erakunde babesle izan ditu, eta 62 sari eman ditu (31 irabazleei eta 31 finalera heldu direnei).

Elisa Olarte Fernándezek (Arenzana de Abajo, Errioxa, 1981) Eduardo Magaña Lizarrondo Automatika eta Konputazio Saileko irakaslearen zuzendaritzapean egin zuen ikasketen amaierako proiektua. Lan honetan, ordenagailuen arteko abiadura handiko sareetako monitorizazio aurreratuko aplikazioen eskaerak izan duen igoeratik abiatu da Olarte. Interneten oinarritutako zerbitzuen heterogeneotasuna eta interkonexio teknologien aurrerapena daude igoera horren atzean. "Esaterako, monitorizazio lan hauen bidez anomaliak eta bidegabeko sarrerak detektatzen dira, bai eta trafikoa sailkatu ere", esan du Telekomunikazio ingeniari honek. Teknikari aritzen da Arsys Internet S.L. enpresan. Logroñoko enpresa honek “hosting” eta “cloud computing” zerbitzuak eskaintzen ditu.

Kasu honetan, Elisa Olartek hainbat aukera ikertu eta ebaluatu ditu ardura orokorreko "hardwarea" duten ordenagailuetan exekutatzen diren "software" aplikazioetan oinarritutako sareko monitorizazio sistema batean garatzeko (lan espezifikoetarako diseinatuta ez dauden etxeko edo bulegoko ekipo normalak). "Erronka handia da errendimenduari dagokionez, mugak baitaude bai sistema eragilean, bai "hardwarean", ez baitago pentsatua monitorizazio lanak optimizatzeko", aipatu du Olartek. Bere ikasketen amaierako proiektuaren izenburua hau da: “Análisis de técnicas a nivel de sistema operativo para la monitorización de redes de datos a alta velocidad”.

Nonalahi ere, Telekomunikazio ingeniari saridun honek dioenez, "monitorizazio lanak geroz eta konplexuagoak direnez, "software" aplikazioak interesgarriagoak dira ardura bakarreko "hardwarea" baino –lan espezifiko baterako diseinatua-, malguagoak baitira eta ez hain garestiak”.


Mugikorreko aplikazio bat bihotzeko eritasunak dituzten gaixoentzat


Bestalde, Alfonso Baquero Pérezen (Plasencia, Cáceres, 1983) ikasketen amaierako proiektuak LQTAI (Life Quality, Technology, Accessibility & Innovation) Noaingo oinarri teknologikoko enpresa berritzaile nafarrak diseinatutako e-osasuneko zerbitzu bat dauka. Enpresa honek Holtin izeneko gailu txiki bat sortu du. Gaixoak bularrean jartzen du, eta gailuak ospitaleko datu-zentro batera seinale elektrokardiografikoak bidaltzen ditu bihotzean arritmiak detektatzen dituenean (takikardiak, brakikardiak edo asistoliak). Gaixoa bere etxean egongo da, eta une oro du ikuskaritza medikoa izango du.

Alfonso Baquero Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektriko eta Elektroniko Saileko proiektu laguntzailea da gaur egun, eta bere lanaren bidez Android sistema eragilerako aplikazio bat garatu du. Aplikazio horren bidez sakelako telefono adimendunek (“smartphone”) konexioak (Bluetooth eta GPRS) kudea ditzakete datuak automatikoki bidaltzeko, erabiltzaileak parte hartu gabe, ospitaleko datuen harrera gunera. Horri esker, esaterako, sakelako telefonoak alertak bidaliko dizkio erabiltzaileari gailuaren bateriaren mailari buruz, edo gorputzean gaizki jarria duela esateko.

Luis Serrano Arriezu Ingeniaritza Elektriko eta Elektroniko Saileko irakasleak zuzendu du “Implementación en Android de una pasarela corto/largo alcance para dispositivos médicos” izenburua duen ikasketen amaierako proiektua. Lan honi lehen saria eman zioten aurreko urtean Nafarroako Telekomunikazio Ingeniarien Elkartearen (ANIT) ikasketen amaierako proiektu hoberenaren X deialdian, eta, Alfonso Baqueroren arabera, lan horren bidez frogatzen dira, "gailu mugikorrek dituzten ahalmenak, informazioaren eta komunikazioaren teknologietan oinarritutako zerbitzu berriak garatzen baitituzte". “Gisa honetan –gehitu du-, sakelako telefonoa komunikazio pertsonalerako elementu bat da, eta zerbitzuak biltzen dituen gailu bat. Beraz, erabiltzaileari aukera bat ematen dio osasunerako sarbiderako eta bai abantaila sozialak, gaixoak erosoago daudelako, bai abantaila ekonomikoak, joan-etorririk egin behar ez dutelako”.