Joan eduki nagusira

zoom Esperientziaren Gelako ikasle batzuk, eskola batean.

Esperientziaren Gelako ikasle batzuk, eskola batean.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak datorren maiatzaren 16an irekiko du 2013-14 ikasturtean Esperientziaren Gelan izena emateko epea. Guztira, 90 ikaspostu eskainiko dira (75 Arrosadian eta 15 Tuteran) Titulu Bereki honetako lehen ikasturterako. Tituluak Giza eta Gizarte Zientzietako Diploma lortzeko aukera eskaintzen du. Arrosadiko campuseko ikaspostua eskatzeko epea maiatzaren 31n bukatuko da. Tuterako campuseko15 ikaspostuen kasuan, aurrenskripzioa ez da beharrezkoa, eta matrikula abuztuaren 18ra arte egin daiteke.

Esperientziaren Gela 50 urte baino gehiago dituzten pertsonentzat da, eta era malgu eta orekatuan Giza eta Gizarte Zientzietan prestakuntza orotarikoa eskaintzea du helburu, populazio talde honen profil eta zirkunstantzia pertsonalei egokitzeko diseinatua.

Inskripzioa unibertsitatera agertuta egingo da edo Interneten bidez, Unibertsitatearen web orrian (www.unavarra.es). Bertara agertuz ematen bada izena, agiriak jaso eta emateko ondoko toki hauek daude, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14.30ak arte: Iruñeko Esperientziaren Gela, Kultura Jardueren Bulegoan (Ikasgelategiko 019. ikasgela), eta Tuterako campusean, Tarazona etorbidea, z.g.

Izena emateko epea amaitu ondoren Arrosadiko campusean 75 ikaspostu baino gehiago eskatu badira, hautaketa bat egingo da, eskatzaileen izen ematearen ordena kontuan hartuz. Bete gabeko ikaspostuak geldituz gero, 50 urtetik beherakoek egindako eskaerak aztertuko dira.


Aldaketak Tuterako campuseko eskaintza akademikoan


Nafarroako Unibertsitate Publikoak aldatu egingo du, datorren ikasturtetik aurrera, Esperientziaren Gelaren eskaintza akademikoa Tuterako Campusean, eta horri esker programak iraungo du, aurrekontu-murrizketa handia den arren. 2013-14 ikasturtetik aurrera, lau ikastaroak emateko modua berriz diseinatuko da, eta ez dira eskainiko aldi berean, hurrenez hurren baizik. Orain arte ikastaroak deitu izan direnak, hemendik aurrera moduluak deituko dira, A-tik D-ra, eta urte bakoitzean horietako bat eskainiko da. Honela, programaren kostuari aurre egingo zaio, matrikulatu den ikasle-kopurua kontuan hartuta.

NUPek, formula honekin, bermatzen du ikasketak hasten dituzten pertsona guztiek Giza eta Gizarte Zientzietako Diplomaren lau urteak egiteko aukera edukiko dutela. Datorren ikasturtean D modulua eskainiko da, orain arte laugarren ikastaroa zena. Gaurko ikasle guztiek egin beharko dute, baita lehen aldiz matrikulatzen direnek ere.