Joan eduki nagusira

zoom Aurreko urteko eguneko irudi bat

Aurreko urteko eguneko irudi bat

Nafarroako Unibertsitate Publikoak heldu den asteazkenean, maiatzaren 8an, graduondoko irakaskuntzei eskainitako Ateak Zabaltzeko Eguna egingo du. Informazio-saio bat izango da, NUPek heldu den 2013-14 ikasturtean eskainiko dituen 27 unibertsitate master ofizialak eta 13 titulu berekiak aurkeztuko dituena. Saioa tituludunei, ikasketen azken ikasmailako ikasleei, profesionalei eta hauetako titulazioren batean matrikula egiteko interesa daukaten guztiei zuzentzen zaie, eta aurreinskripziorako lehen epea maiatzaren 15ean bukatzen da.

Saioa hasteko, unibertsitate masterrak aurkeztuko dira, fakultateka eta eskolaka. Ondoren, interesa duten pertsonek informazio gehiago jasoko dute, ikasgeletan, titulazio bakoitzari buruz. Jardunaldia Arrosadiko campuseko hainbat gunetan garatuko da, eta Osasun Zientzien eraikinean (Barañain etorbidea), non Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolako masterrak aurkeztuko baitira.

Jardunaldian errektoretza taldeko ordezkariek, eskolako zuzendariek, fakultateetako dekanoek eta baita titulazio bakoitzeko irakaskuntza-zuzendariek ere parte hartuko dute. Eta denek interesdunen galderei eta zalantzei erantzungo diete, pertsonalki. Bestalde, Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren ordezkariak ere egongo dira, entitate horrek kudeatzen dituen NUPen titulu berekien eskaintzari buruz egon litezkeen galderak erantzuteko.

Saioari 19:00etan emango zaio hasiera, Industria eta Telekomunikazio Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoaren, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen eta Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolaren graduondoko irakaskuntzak aurkeztuz. Saioak 19:30ean edukiko du segida, Zientzia Juridikoen Fakultatearen, Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatearen eta Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoaren aurkezpenekin. Gainera, ikasgelategiko beheko solairuan dagoen Ikasleentzako Argibide Bulegoa irekita egongo da, 21:00etara arte, zalantzak argitzeko.

Egitaraua, oso osorik

19:00etan, 214. ikasgelan (Ikasgelategiko 2. solairuan), industria ingeniariaritzen, telekomunikazioen eta informatikaren eremuetako titulazioak aurkeztuko dira. Zazpi unibertsitate-master dira: Komunikazioak, Proiektuen Zuzendaritza, Energia Berriztagarriak: Elektrizitatea Sortzea, Ingeniaritza Biomedikoa, Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritza, Ingeniaritza Mekaniko, Aplikatu eta Konputazionala eta Modelizazio eta Ikerketa Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa (azken hau Unibertsitate Kontseiluaren egiaztapen positiboaren eta Nafarroako Gobernuak emateko baimenaren zain dago). Gainera, informazioa emango da titulu bereki honi buruz: Aditua Tresnen Diseinuan: CAD/PLM

Ordu berean (19:00etan), baina 215. ikasgelan (Ikasgelategiko 2. solairuan), Ekonomia eta Enpresa Zientzietako graduondoko titulazioen aurkezpena egingo da. Hartaz, aurkeztu egingo dira bi unibertsitate master (Ekonomia eta Finantza Analisia, eta Enpresen Kudeaketa, Antolaketa eta Ekonomia) eta hiru titulu bereki (Aditua Banku Zuzendaritza eta Finantzetan, Masterra Nazioarteko Merkataritza Zuzendaritzan eta Masterra Nazioarteko Merkataritzan – Master of International Trade).

10:00etan halaber, baina osasun Zientzien eraikineko Gradu Aretoan (Barañain etorbidea, 1. solairua), argibideak emango dira unibertsitateko master hauei buruz: Erizaintzako Zainketen Kudeaketa, Osasun Publikoa, eta Osasunaren Sustapena eta Gizarte Garapena (azken hau Unibertsitate Kontseiluaren egiaztapen positiboaren eta Nafarroako Gobernuak emateko baimenaren zain dago).

19:30eko saioak

Eta 19:30ean, Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko (NIGMET) Gradu Aretoan, Olibondoak eraikineko 1. solairuan, sei unibertsitate-master aurkeztuko dira: Ingurumen Agrobiologia, Agrobioteknologia, Lurzoruen eta Uren Kudeaketa, Kimika Sintetikoa eta Industria Kimika, Kimika Iraunkorra, eta Teknologia eta Kalitatea Nekazaritzako Elikagaien Industrietan.

Halaber, ordu berean, 19:30ean, baina Ikasgelategiko 222. ikasgelan (2. solairuan), Zientzia Juridikoetako graduondoak aurkeztuko dira: hiru unibertsitate masterrak (Abokatutzarako Sarrera, Ondare Zuzenbide Pribatua, eta Lan Arriskuen Prebentzioa) eta Aditu Titulu Berekia Nafarroako Zuzenbide Pribatuan.

Azkenik, 19:30ean Ikasgelategiko 221. ikasgelan (2. solairuan), Giza eta Gizarte Zientzietako hamahiru graduondoetako aurkezpena hasiko da. Bost unibertsitate-master (Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntza, Esku-hartze Soziala Gizabanakoekin, Familiekin eta Taldeekin, Aldaketa Dinamikak Gizarte Moderno Aurreratuetan, Musika Gaitasunen Garapena, eta Historia, Espazio eta Ondareari buruzko Ikasketa Aurreratuak) eta zazpi titulu bereki (Aditua Generoan, Aditua Inmigrazioan eta Gizarte Esku-hartzean, Aditua Esku-hartze Sozialean Familiekin, Haurrekin eta Nerabeekin, Aditua Gizarte Lanean Espezializatutako Ikerketan, Diplomaduna Esku-hartze Sozialean Ijito Komunitatearekin, Aditua: Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakaslearen Graduei Egokitzeko Ikastaroa, Aditua Erlijio Katolikoan eta bere Pedagogian, eta Diplomaduna Espainiar Hizkuntza eta Kulturari buruzko Ikasketa Aurreratuetan).