Joan eduki nagusira

zoom Pedro Burilloren irudia hitzaldia eskaintzen ari zela.

Pedro Burilloren irudia hitzaldia eskaintzen ari zela.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, ostiral honetan, apirilaren 19an, Urrezko Domina eman dio Pedro Burillo Lópezi Unibertsitatearen Eguna ospatzeko ekitaldi akademikoan. Julio Lafuente López errektorea izan da ekitaldiaren burua, Fernando Remacha aretoan (Sario eraikinean) egin dena, zeinean Nafarroako agintari nagusiek parte hartu baitute. Julio Lafuente errektoreak proposatuta emango dio goresmen-saria Gobernu Kontseiluak, eta NUPen aitortza adierazten dio Batzorde Eratzailearen buru eta lehenbiziko errektorea izan zenari, instituzioari eman dizkion "zerbitzu apartengatik".

Julio Lafuente errektorea izan da ekitaldiaren buru. Lehenik Segizio akademikoaren desfilea egin da, Nafarroako Musikako Goi Mailako Kontserbatorioak Erresuma Sartzeko Martxa jotzen zuen bitartean. Ondoren, 2011-12 ikasturteko Aparteko Sariak banatu zaizkie 36 ikasleri; 2012an hil ziren unibertsitate komunitateko bi pertsonak gogoratu dira; eta erretiratu diren 24 langileri, zeinetatik 23 irakasleak baitira, intsigniak ezarri zaizkie. Gainera, joan den urtean NUPen 25 zerbitzu-urte bete zituzten zortzi langileri beren lana aitortu zaie. Gorteek 1608. urtean onetsi zuten “Real Provisión para la creación de una Universidad de Letras humanas y divinas en Pamplona” delakoaren erreprodukzio bana eman zaie. Ondoren 26 doktore berri inbestitu dira –Pedro Burillo izan da aitabitxia–, eta azken urte honetan izendatu dituzten 4 irakasle titular lanpostuaz jabetu dira.

zoom Julio Lafuente errektorea hizketan.

Julio Lafuente errektorea hizketan.

Geroago, Julio Lafuente errektoreak Urrezko Domina eta diploma eman dizkio Pedro Burillori. Pedro Burillo NUPeko Konputazioren Zientziak eta Adimen Artifizialeko katedraduna izan da, 2012. urtean erretiratu zen arte. Burillok eskerrak eman ditu domina jaso izanagatik eta, adierazi duenez, harengan elkartzen da hainbat lagunen lana, irakasleena, ikasleena eta administrazio eta zerbitzuetako langileena, izan ere, hauek guztiek, Unibertsitateari emandako zerbitzuaren bidez, nahiez, proiektuez eta lorpenez beteriko erakundea lortu baitute.

Aitabitxi gisa, Burillo zuzendu zaie doktore berriei eta kexu agertu da atzerrira lan bila joan behar izaten duten ongi prestaturiko hainbat unibertsitario gazteren egoeraren aurrean. “Adimena da zuen altxorrik handiena, eta adimena esportatu beharrean gazte adimentsuak esportatzea onartzen duen herri bat haren gaztedian sinesten ez duen herria da, argi ez duena ikerketak jokatzen duen papera garapen ekonomiko eta soziala eta etorkizuna mugiarazteko, eta hori larria da eta ordainduko dugu, ordaintzen ari gara”, esan du Burillok eta hitz batzuk ere zuzendu dizkie irakasleei eta administrazio eta zerbitzuetako langileei unibertsitateak bizitzen ari diren “garai txarrak” aipatzeko.

“Krisiak, jadanik pairatzen ari garen murrizketek, eskasiak eta arautegi berrien igarpenak sortzen ahal duten etsipenaren aurrean”, Burillok animoak eman nahi izan dizkie. “Eta krisia igaroko da, eta burbuilak, eta gu ere igaroko gara, baina unibertsitateko erakundeak iraunen du milurteko asko gehiago, eta irakasle maiteak, beti izanen da toki komun hori non gazteek galdetuko dute zergatik?, eta guk, zuek eta zeuen ondorengoek erantzun beharko dugu”, bukatu du Burillok.

zoom Segizio akademikoaren irudia, buruan Begoña Pérez Eransus banderaduna.

Segizio akademikoaren irudia, buruan Begoña Pérez Eransus banderaduna.

Julio Lafuenteren esanetan, berriz, NUPeko Urrezko Dominak aitrotzen ditu Pedro Burilloren gaitasun handiak irakasle, ikerle eta taldeen prestatzaile gisa, baina horrez landara egoera paregabea eta errepikaezina ere aitortzen du. “Momentu zero hori non Unibertsitateak pertsona bakarra zuen, Pedro Burillo, gai izan zena gaur egungo errealitatea den Unibertsitatea abiarazi, bideratu eta zuzentzeko”.

Errektoreak irakaskuntza publikoarekiko konpromisoa eskatu dio Administrazioari, “negozio errentagarria baita herri batentzat”, haren hitzetan, eta adierazi du “ondorioak izanen direla epe labur, ertain eta luzean” irakaskuntza publikoan inbertsioak murrizten badira, eta gizartea hortaz jabetu behar dela.
Lafuentek apustua egin du “egoera zail honetan” lanean jarraitzeko NUPek hainbat arlotan dituen emaitza onei eutsi eta hobetzeko: irakaskuntzaren kalitatea, ikerketa, enpresekiko harremana edo gizarte konpromisoa. Halaber, esan du oraindik ere NUPen ustez beharrezkoa dela titulazio kopurua handitzea Zientzien eta Giza Zientzien arloetan eta Ingeniaritzetan, eta espresuki Medikuntza ikasketen ezartzea aipatu du.

Batzorde Eratzaileko burua

Pedro Burillo López (Zaragoza, 1945) Konputazioren Zientziak eta Adimen Artifizialeko katedraduna izan da Nafarroako Unibertsitate Publikoan 1988az geroztik, 2012an erretiroa hartu zuen arte. Nafarroako Gobernuak eskatuta etorri zen unibertsitatera, erakundea abian jartzeko zereginarekin, eta hasiera batean, 1991ra arte, Batzorde Eratzaileko lehendakari eta behin-behineko errektore karguak bete zituen. 2003. urtean errektore hautatu zuten, eta lau urteko agintaldia agortu arte, 2007ra arte, egon zen karguan.

Burillok jarraian bete du bere irakaskuntza, ikerketa eta kudeaketa jarduera Unibertsitatean, salbuespen bakar batekin, eszedentzian egon baitzen Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza, Kultura, Kirola eta Gazteria kontseilari jarduteko (1995-1996).
Pedro Burillok Kordobako Unibertsitateko Atxikitza erdietsi zuen (1977), eta hurrengo urtean katedra Valentzian. Hango Nekazaritza Ingeniarien Eskolan bost urte eman zituen, eta zuzendariorde karguan aritu zen. Hurrengo bost urteetan bere katedradun postuan aritu zen Alcalako Unibertsitatean, eta han Irakasleen Gaietarako errektoreordea izan zen. Burilloren ikerketa jarduera arrazonamendu hurbilean eta logika lausoan oinarritu da, ehun bat argitalpenen egilea da eta hainbat biltzarretan parte hartu du.

Bosgarren domina NUPen historian

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Urrezko Domina ematen da esker ona adierazteko nazioan edo nazioartean zientzien, letren, ikerketa zientifikoaren, irakaskuntzaren, sormen artistikoaren, kirolaren arloan eta arlo humanitarioan ospe handia duten pertsonei, eta instituzioari zerbitzu apartak eskaini dizkioten pertsonei edo erakundeei.

Pedro Burillori emango zaion Urrezko Domina NUPen historian emango den bosgarrena da. Beste lauak Nafarroako Parlamentuari (1998), NUP garatzeko emandako laguntza eta konfiantzagatik; Arrosadiko campusa diseinatu zuen arkitektoari (2000), Francisco Javier Sáenz de Oizari, hil ondoren; Zaragozako Unibertsitateari (2002), Nafarroaren goi mailako irakaskuntzan betetako lanagatik; eta William A. Douglassi (2006), Eusko Ikaskuntzen Zentroko irakasle emerituari, bere liburutegi partikularra eman Baitzion Nafarroako Unibertsitate Publikoari.
 

Pedro Burillo haren senideekin Pedro Burillo haren senideekin
Errektorea zorionak ematen Javier Armendarizi, 2011-2012 ikasturteko aparteko saridun bat Errektorea zorionak ematen Javier Armendarizi, 2011-2012 ikasturteko aparteko saridun bat
Begoña Pérez Eransus banderaduna Begoña Pérez Eransus banderaduna
Ezkerretik eskuinera: Yolanda BarcinaNafarroako presidentea; Julio Lafuente errektorea eta Alberto Catalán Parlamentuko burua. Ezkerretik eskuinera: Yolanda BarcinaNafarroako presidentea; Julio Lafuente errektorea eta Alberto Catalán Parlamentuko burua.
Errektorea zorionak ematen Javier Suscuni jubilatuentzako omenaldian Errektorea zorionak ematen Javier Suscuni jubilatuentzako omenaldian
Irakasle berriak Irakasle berriak
Julio Lafuente Errektorea Pedro Burillo besarkatzen, Urrezko Domina jaso eta gero Julio Lafuente Errektorea Pedro Burillo besarkatzen, Urrezko Domina jaso eta gero
Pedro Burillo hitzaldia eskaintzen Pedro Burillo hitzaldia eskaintzen
NUPeko jubilatuak, ekitaldian omenduak izan direnak NUPeko jubilatuak, ekitaldian omenduak izan direnak
El rector Julio Lafuente abraza a Pedro Burillo, con motivo de la entrega de la Medalla de Oro El rector Julio Lafuente abraza a Pedro Burillo, con motivo de la entrega de la Medalla de Oro
2011-2012 ikasturteko aparteko sariak irabazi dituzten ikasleak 2011-2012 ikasturteko aparteko sariak irabazi dituzten ikasleak
Unibertsitatearen Eguneko Ekitaldi Akademikora bertaratukoen irudia Unibertsitatearen Eguneko Ekitaldi Akademikora bertaratukoen irudia
Pedro Burillo, Unibertsitateko 2013ko Urrezko Domina, Urrezko Liburan sinatzen Pedro Burillo, Unibertsitateko 2013ko Urrezko Domina, Urrezko Liburan sinatzen
NUPen 25 urte bete dituzten langileak, Unibertsitatearen Egunean omenduak izan direnak NUPen 25 urte bete dituzten langileak, Unibertsitatearen Egunean omenduak izan direnak
NUPeko doktore berriak NUPeko doktore berriak
1 / 2
Acto Académico del Día de la Un