Joan eduki nagusira

zoom Ikasle batzuk jardueretako batean

Ikasle batzuk jardueretako batean

Nahitaezko Bigarren Hezkuntzako 104 ikaslek guztira parte hartu dute gaur, asteazkena, apirilaren 17a, Nekazaritza eta elikagaien teknologietan hasteko NUPeko jardunaldian. Prestakuntza jarduera honen xedea da sektore hau gazteengana hurbiltzea saio praktikoen bidez. Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoak (NIGMET) antolatu du “Nekazaritza Ingeniarien GMET: etorri eta esperimentatu” izeneko jardunaldia. Ikasleek hainbat lanetan aritzeko aukera izan dute hamar jarduera praktikoren bidez; horien artean zegoen GPS daukan traktore adimendun bat maneiatzea, uraren kalitatea aztertzea, hestebeteak dastatzea, ogia egitea eta haziak ereitea Praktiketako Etxaldean.

Jardunaldian parte hartu duten zortzi ikastetxeak izan dira Iruñeko Gurutze Plaza eta Padre Moret-Irubide eta Barañaingo Alaitz Bigarren Hezkuntzako institutuak; Iruñeko Cardenal Larraona eta San Ignacio ikastetxeak, Mutiloa Beheitiko Luis Amigó ikastetxea, Atarrabiako Paz de Ziganda ikastola eta Iruñeko LHko ikastetxe bateratua, Nafarroako Osasun Ikasketa Teknikoen Lanbide Eskola (ESTNA).

Jardunaldi honen xedea da ikastegi horien eskura jartzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko instalazioak ezagutzeko aukera, eta Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoan ikasitako tituludunek jarduteko dauzkaten arloak eta jarduerak ikasleengana hurbiltzea. Ikastegi honek gaur egun bi graduko titulazio ematen ditu (Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza, eta Elikagai Prozesu eta Produktuen Berrikuntza), iraungitzen ari diren lehen eta bigarren ziklokoez gain (Nekazaritza Ingeniaritza eta Nekazaritza Ingeniaritza Teknikoa).

Azken urte hauetan teknologia berriek nabarmen eragin dute nekazaritzako eta elikagaien arloko profesionalen garapenean, eta aukera berriak sorrarazi dituzte enplegua sortzeko ahalmen handia duten esparruetan; esaterako, energia berriztagarriak, sateliteen erabilera nekazaritzan, lur ureztatu eraginkorren diseinua, nekazaritzako produktuen merkaturatzea eta esportazioa, elikagai berrien garapena, kalitate araudiaren ezarpena eta horien trazabilitatea, landa eremuko azpiegituren diseinua, edo natura inguruen kudeaketa.
 

Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastola Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastola
Barañaingo Alaitz BHI Barañaingo Alaitz BHI
Iruñeko San Ignacio Ikastetxea Iruñeko San Ignacio Ikastetxea
Iruñeko Padre Moret-Irubide BHI. Iruñeko Padre Moret-Irubide BHI.
Iruñeko Gurutze Plaza BHI Iruñeko Gurutze Plaza BHI
Mutiloa Beheitiko Luis Amigó Ikastetxea Mutiloa Beheitiko Luis Amigó Ikastetxea
Iruñeko LHko ESTNA ikastetxe bateratua Iruñeko LHko ESTNA ikastetxe bateratua
Iruñeko Larraona ikastetxea Iruñeko Larraona ikastetxea
1 / 2
ETS de Ingnieros Agrónomos: ven