Joan eduki nagusira

zoom Ezkerretik eskuinera, Eloísa Ramírez, Ignacio Sánchez eta Ander Zabalza. Aurrean, José Enrique Arizón.

Ezkerretik eskuinera, Eloísa Ramírez, Ignacio Sánchez eta Ander Zabalza. Aurrean, José Enrique Arizón.

Ignacio Sánchez Pérez de Ágredak, San Cernin ikastetxeko batxilergoko 2. mailako ikasleak, Nafarroako III. Geografiaren Olinpiada irabazi du. Bederatzi ikastetxetako 52 gaztek hartu dute parte, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan izan da. San Ignacio ikastetxeko José Enrique Arizón Salvador eta Plaza de la Cruz Institutuko Ander Zabalza García bigarren geratu dira, ex aequo. Hirurek Nafarroa ordezkatuko dute Espainiako IV. Geografiaren Olinpiadan, Madrilen izango dena, apirilaren 13 eta 14n. Gainera, Plaza de la Cruz Institutua izan da irabazi duen ikastetxea.

Diplomak emateko ekitaldia Sario eraikineko 04. ikasgelan izan da, eta Eloísa Ramírez Vaquero, Unibertsitate Proiekzioko errektoreordea, izan da ekitaldiaren burua, Eugenio de Ezquerra Coberterarekin batera. Hau Geografoen Elkargo Profesionalaren Nafarroakoa delegatua da. Elkargo hau da olinpiada antolatzen duen erakundea.

Parte hartu duten ikastetxeak honako hauek izan dira: Colegio San Ignacio, Colegio San Cernin, Plaza de la Cruz BHI, Alhama de Corella BHI,Basoko BHI, Colegio Hijas de Jesús, Julio Caro Baroja BHI, Colegio Miravalles-El Redín eta Padre Moret-Irubide BHI.

Test moduko 50 galderak osatu dute Ikasleei egin zaien proba. Galderek aurten egiten duten gaitegiarekin zerikusia zeukaten. Proba bukatu eta gero, jardunaldiaren programarekin segitzeko, Eugenio de Ezquerra Coberterak, Geografoen Elkargo Profesionalaren Nafarroakoa delegatuak, hitzaldi bat eman du. Ondoren, Geografia eta Historia Saileko Juan José Calvo Miranda eta Inés San Martín Echeverría irakasleek azaldu diete ikasleei irakasgai hau nola ematen den Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

zoom NUPen egin zen probaren irudi bat.

NUPen egin zen probaren irudi bat.


 
zoom Proban parte hartu zutenak argazkian, agintariekin eta irakasleekin.

Proban parte hartu zutenak argazkian, agintariekin eta irakasleekin.