Nafarroako Unibertsitate Publikoko Jorge Oteiza Katedrak “La arcilla, la obra escultórica: PINTURA” liburua argitaratu du. MIquel Barceló Mallorcako artista da egilea. Argitalpenak Barcelók pasa den azaroan Nafarroako Museoan eta Madrilgo Mapfre Fundazioan, "Eskultoreak eskulturari buruz" zikloaren barruan, eman zituen hitzaldien testuak biltzen ditu. Liburua salgai dago, 14 euro balio du, eta eman zituen hitzaldien testuak biltzen ditu, baita Iruñeko eta Madrilgo hitzaldien ondorengo eztabaidak ere. Gainera, Miquel Barcelóren artxibategi pertsonalaren ehun bat argazki ere badauzka.
Zikloa "Artea eta kultura XXI. mendeko gizarteetan" izeneko programan sartzen da, eta programa horren helburua da kultura garaikideari buruzko analisia, gogoeta eta kritika sustatzea pentsamendu estetikoari eta sormen artistikoari lotutako gaiak landuz. Jorge Oteiza Katedrak eta Mapfre Fundazioak antolatzen dute.
Artistak "Eskultura lana, buztina eta pintura" izenburua duen hitzaldia eman zuen, eta bertan, bere sormen prozesua azaldu zuen, eta horretan nola eragiten duen etengabeko bilaketa lanak, zoriak, kasualitateak eta norberaren berrasmatze etengabeak. Barcelók aitortu zuen buztina, haren plastikotasuna eta memoria direla bere kutunenak, nola miresten dituen Goya, Miró, Cézanne eta Warhol artistak, eta nolako bertigoa ematen duten Oteizak hartu zuen moduko erabakiek, 1959. urtean bere bide esperimentala bukatutzat eman zuenean.
Ekitaldiaren lehen partean Isaki Lacuestak zuzendutako "El cuaderno de barro" dokumentala eman zen, Barcelók Maliko afrikar lantegian egiten duen lana erakusten duena. Izan ere, lana testuinguru xume batean garatzen da, termita eta eskorpioi artean, eta afrikar albinoen egoera islatzen du hondo oihal beltzen gainean lixibarekin egindako erretratu-serie baten bidez.
Liburuaren aurkezpenean, Jorge Oteiza Katedrako zuzendari Francisco Calvo Serrallerrek nabarmendu zuen Barcelók emandako hitzaldiaren izenburua bera, “La obra escultórica, la arcilla y la pintura”, "berak materiaren materialarekin lan egiteko daukan moduaren lekuko argia dela, berez hiru dimentsiokoa dena, baina bizitzaren laugarren dimentsioaren gehikuntza ezinbestekoarekin, zeina, humanizatzen denean, oraindik aski aztertua ez den ikuspegi esistentzial ustekabekoa proposatzen baitu".
"Barceló kanon klasikoaz haratago doan artista bat da, eta bere obrak giza-burbuilaren dimentsio ezezagunaren bila abiatzen dira, zeinak, Chauveteko harpetik oraintxe arte, buztinaren plastikotasun dirdaitsua ospatzen baitu, pintura, eskultura, arkitektura edo hats sortzailea deitu nahi den bezala dei daitekeen zeremonia", esan zuen Calvo Serrallerrek aurkezpenean.