Joan eduki nagusira

zoom Ezkerretik eskuinera, Mikel Díaz, Alberto Córdoba, Jesús Villadangos, Txema Arce (Incita enpresakoak), Almudena Ochoa, Mikel Ayape eta Juan Imbernón (Incita).

Ezkerretik eskuinera, Mikel Díaz, Alberto Córdoba, Jesús Villadangos, Txema Arce (Incita enpresakoak), Almudena Ochoa, Mikel Ayape eta Juan Imbernón (Incita).

Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Nafarroako Berrikuntzako eta Teknologia Aplikatuetako Institutu Zientifikoa (INCITA) lankide dira Gondola proiektuan. Helburua da software proiektu baten dokumentazioa automatikoki kudeatuko duen sistema bat garatzea, horrela informatikako programatzaileek denbora aurrez dezaten. Lana 2011ko ekainean hasi zen eta 2013. urtearen amaieran bukatuko da, eta I+G+b proiektuak elkarrekin garatzeko xedez, ikerketa erakundeen eta enpresen arteko lankidetzari laguntzen dion INNPACTO programan sartzen da.

NUPeko ikertzaile taldearen buru da Jesús Villadangos Alonso Lengoaia eta Sistema Informatikoak irakasgaiaren irakasle titularra, eta gainerako ikertzaileak Mikel Ayape, Mikel Díaz, Almudena Ochoa, Alberto Córdoba eta José Javier Astrain. Villadangosek azaltzen duenez, "lantze prozesuan dagoen software bat dokumentatzea denbora handia hartzen duen lan bat da, dokumentazioa aldatu egin behar delako lantze prozesuan kode informatikoan aldaketak gertatzen diren aldiro. Proiektu honek daukan abantaila da kudeaketa automatikoki egiten duen tresna egokitu bat eskaintzen duela".

Zehazki, garatu den sistemak ahalmena du garatzaileari jakinarazteko kodearen zein elementu dagoen dokumentatu gabe. Era berean, dokumentazioa errazten du ahotsa prozesatzeko tresnen bidez, iruzkinak sartzea errazteko. Halaber, sistema prestatua dago INCITA enpresan garatzen diren proiektuen informazio berekia biltzeko iBAP izeneko garapen ingurunearekin. "Tresnak automatikoki hartzen du iBAP proiektuen informazioa eta bi motatako dokumentazio bihurtzen du: bata azken erabiltzailearentzat eta beste bat desberdina garatzaileentzat —dio Villadangos irakasleak—. Dokumentazioa saguarekin klik bat eginda sor daitekeenez, oso denbora laburrean sortzen da, eta nabarmen murrizten da lan horretan ematen den denbora".

INCITA enpresa da proiektu honen burua. 2009. urtean sortu zen, eta softwarearen esparruko produktuen eta irtenbide teknologikoen erreferentzia bihurtu da mundu mailan. Proiektu honetan duen zeregina da iBAP tresna hornitzea eta APIak erraztea NUPeko ikertzaileek informazio hori kudea dezaten eta prestatutako softwarearen dokumentazioaren informazio bihur dezaten. Daniel Chávarri Incitako I+G+b2 arloko kudeatzaileak aurreratu duenez, "kode garapena azeleratzeko tresna bat da plataforma, konektibitate erraza duena edozein motatako aplikaziotan eta kanpoko zerbitzutan, eta hori osatzen badugu Incitaren teknologia biometrikoarekin eta ziurtagiri digitalen ebidentzia juridikoen zerbitzuekin, erraztu egiten da zerbitzuen eta aplikazio seguruen prototipatua eta garapen azkarra".

Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak egin du INNPACTO programarako deialdia. Helburu nagusia du proiektuak sortzea ikerketa erakundeen eta enpresen arteko lankidetzaren bidez, I+G+b proiektuak egiteko, jarduera berritzailea bultzatu, inbertsio pribatua mugiarazi, enplegua sortu eta herriaren balantza teknologikoa hobetzeko.MINECO logoa