Joan eduki nagusira

zoom Amaya Serrano saria lortu duen horma-irudiaren ondoan

Amaya Serrano saria lortu duen horma-irudiaren ondoan

Amaya Serrano García ikertzaileak egindako horma-irudiak bigarren saria lortu du Buenos Airesen egin den Society for Invertebrate Pathology delakoaren urteroko 45. bileran. Amaya Serrano doktoretza egiten ari da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Horma-irudiak beldarraren Spodoptera exigua izeneko birusari buruz egin duen ikerketaren emaitzak biltzen ditu. Birus hau "erroskila berdea" izenarekin ere ezagutzen da, eta hainbat izurrite sortzen du landareetan. "Zehatz esanda —azaltzen du— birusaren bi gene aztertu ditugu, eta ikusi dugu bietako bat izan daitekeela patogeno-eragilea, hau da, birusak gaixotasuna sortzeko daukan gaitasuna handiago daitekeela".

NUPeko Laborantzen babesa ikerketa taldeak garatu zuen, duela urte batzuk, beldar horren aurkako biointsektizida baten patentea. Biointsektizidaren oinarria birus natural bat da, beldarra hiltzen duena baina beste intsektu batzuei, gainerako animaliei eta pertsonei kalterik egiten ez diena. Unibertsitateak segitu du bere ikerketa-lanarekin birusaren inguruan, genotipo berriak garatzeko (espezie bakoitzaren ezaugarria den gene-multzoa), izurritea kontrolatzeko garaian eraginkorragoak izan daitezen.

Birusaren gene batzuk hainbat gauzaren erantzule izan daitezke: patogenotasunarena -hau da, birusak gaixotasunak sortzeko daukan gaitasuna-, birulentziarena -birusak intsektuari eraso egiteko daukan bizkortasuna- edo birusa gurasoengandik seme-alabetara transmititzeko (transmisio bertikala) edo intsektu batuengandik beste batzuengana transmititzeko (transmisio horizontala) moduarena.

zoom Amaya Serrano Agrobioteknologia Institutuko laborategi batean

Amaya Serrano Agrobioteknologia Institutuko laborategi batean

Saria irabazi duen horma-irudian, Amaya Serranok birusaren ADNren bi zatiren azterketa aurkezten du (zehatz esanda, 28. eta 76. geneak), baita beren birulentzia eta patogenotasuna ere. "Gene hauen azterketa egin eta gero —azaltzen du— ikusi dugu 28.a patogeneotasun faktorea izan daitekeela, birusetik kentzen badugu, intsektuak hiltzeko behar den dosia txikiagoa delako. Hala ere, 76. genean ez dugu aurkitu patogenotasun faktore hori".

Funtzio hauek ezagutzeak bidea emango die ikertzaileei gene batzuk edo beste batzuk daukaten genotipoak aukeratzeko, birusa eraginkorragoa izan dadin izurriak kontrolatzeko.

Society of Invertebrate Pathology erakundea 1967an eratu zen, eta ornogabeen patogenoekin (birusak, bakterioak, nematodoak, onddoak, eta abar) lan egiten duten mundu osoko adituak biltzen ditu, urtero. Erakunde honen biltzarra gai honi buruzko garrantzizkoena da. Buenos Airesen izan zen eta ia 350 ikertzaile bildu zituen. 158 horma-irudi aurkeztu ziren.

Amaya Serrano Nafarroako Unibertsitateko Biologia Lizentziaduna da, eta masterra Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin zuen. Gaur egun NUPen egiten du doktoretza. IPB beka bat dauka (Ikertzaileak Prestatzeko Beka), Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren proiektu bati esker. Doktoretza tesia garatzen duen bitartean, sei hilabeteko bi ikerketa-egonaldi egin ditu Herbeheretan, Wangeningeneko Nekazaritza Unibertsitatean. Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta bere Agrobioteknologia Institutuak lankidetza estua daukate erakunde honekin.