Joan eduki nagusira

zoom Errektorea Unibertsitate komunitateari zuzentzen zaio,  Barcina lehendakariaren eta Manuel Rapún errektoreordearen artean delarik.

Errektorea Unibertsitate komunitateari zuzentzen zaio, Barcina lehendakariaren eta Manuel Rapún errektoreordearen artean delarik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak gaur, ostirala, irailak 7, ospatu du 2012-13 ikasturtearen hasiera-eguneko ekitaldi ospetsua, eta Gregorio Monreal Zia Zuzenbidearen Historiako katedradun emerituak egin du inaugurazio-hitzaldia. Ekitaldia Fernando Remacha aretoan egin da, eta Julio Lafuente López Unibertsitateko errektorea eta Yolanda Barcina Angulo Nafarroako Gobernuko lehendakaria izan dira ekitaldiaren buru.

Ekitaldian Nafarroako agintari nagusiak eta erakunde ekonomiko eta sozialen ordezkariak izan dira, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kideekin eta beste unibertsitate batzuetako kideekin batera.

Ekitaldia 12:00etan hasi da segizio akademikoaren desfilearekin —Miguel Pagola Barrio banderaduna aurretik zihoala—, eta Fernando Remacha aretoan sartu da Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko Metalezkoen Taldeak Erresuma sartzeko Martxa interpretatzen zuen bitartean. Gero, Javier Etxeberria Martorell Unibertsitateko idazkari nagusiak 2010-2011 ikasturteari dagokion oroitidazkiaren laburpena irakurri du.

zoom Unibertsitateko komunitatearen irudia.

Unibertsitateko komunitatearen irudia.

Jarraian, inaugurazio-hitzaldia egin du Gregorio Monreal Zia katedradun emerituak, eta "Cadizeko Gorteak eta Konstituzioa" izan ditu hizpide. Aurten Konstituzioaren berrehungarren urteurrena da. “Gertaera garrantzitsua da —aipatu du Monrealek—, eta ikuspegi desberdinetatik aztertzeko aukera ematen du, baina hitzaldi bat azaltzeko eskakizunek gai batzuk aukeratzera behartzen dute. Hori dela-eta, gauza batzuk bakarrik aztertuko ditugu honako gai hauei buruz: Europako testuingurua eta Espaniako egoera, Gorteak bildu aurreko gorabeherak, Konstituzioaren prestaketa, eta testuaren balioa eta esanahia”.

Inaugurazio-hitzaldia egin eta gero, Julio Lafuente errektoreak eta Yolanda Barcina Nafarroako Foru Erkidegoko lehendakariak hitz egin dute. Azken honek eman dio hasiera ofiziala 2012-13 ikasturteari.

Gaudeamus Igiturrek eman dio amaiera ekitaldiari, eta ekitaldiaren alderdi musikala Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko oboe taldeak eta Unibertsitateko Abesbatzak interpretatu dute. Juan Mari Ruiz Alberca da oboe taldearen zuzendaria, eta Arturo Goldaracena Asa Unibertsitateko Abesbatzaren zuzendaria.

Espezialista Zuzenbidearen Historian

Gregorio Monreal Zia (Etaiu, Nafarroa) Zuzenbidean doktorea da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko katedradun emeritua, Zuzenbidearen Historian. Irakaskuntza-ibilbide luzea eduki du, eta horretan zehar honako unibetsitate hauetan eman ditu eskolak: Deustuko, Valladolideko, Extremadurako Unibertsitateetan, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, Euskal Herriko Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan; irakasle bisitaria izan ohi da Paris XII Unibertsitatean, eta Visiting Scholar (1985-86 ikasturtean) izan da Nevada-Renoko Unibertsitatean eta Kalifornia-Berkeleyko Unibertsitatean, eta Distinguished Visiting Scholar (2005-2006 ikasturtean) izan da Nevada-Renoko Unibertsitatean.

zoom Gregorio Monreal, hasiera hitzaldian.

Gregorio Monreal, hasiera hitzaldian.

Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea izan zen (1981-85). gainera, Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria izan zen, Revista Internacional de Estudios Vascos RIEVeko zuzendaria (1997-2005) eta Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikoa Aztertzeko Fundazioko zuzendari zientifikoa, 2003. urtetik aurrera. Anuario de Historia del Derecho Español argitalpeneko erredakzio kontseiluko kidea da, eta gaur egun Iura Vasconiae zuzenbidearen historiari buruzko aldizkariko zuzendaria da.

Gregorio Monrealek berrogeita hamar argitalpen inguru egin ditu, gai hauei buruzkoak: Nafarroako Erresumaren eta Probintzia Baskongadoen iturri eta instituzio historiko-juridikoak, forutasunaren krisia, pentsamendu politiko tradizionalaren historia, unibertsitate-erakundearen lehen eta gaurko arazoak. Gainera, ondoren aipatzen diren erakunde hauetako kide osoa da: Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País, Société d Histoire du Droit eta Association Française des Historiens des Idées Politiques.
 

Actuación del Coro Universitario, que dirige Arturo Goldaracena. Actuación del Coro Universitario, que dirige Arturo Goldaracena.
Intervención de la presidenta Yolanda Barcina. Intervención de la presidenta Yolanda Barcina.
El grupo de oboes del Conservatorio Superior de Música de Navarra, dirigido por Juan Mari Ruiz Alberca El grupo de oboes del Conservatorio Superior de Música de Navarra, dirigido por Juan Mari Ruiz Alberca
La comitiva académica, presidida por el abanderado, entra en la sala Fernando Remacha La comitiva académica, presidida por el abanderado, entra en la sala Fernando Remacha
En primer término, Alfonso Sánchez Tabernero (izquierda), rector de la Universidad de Navarra, y Felipe Pétriz, presidente de Campus Iberus. En primer término, Alfonso Sánchez Tabernero (izquierda), rector de la Universidad de Navarra, y Felipe Pétriz, presidente de Campus Iberus.
El catedrático Gregorio Monreal se dirige al estrado. El catedrático Gregorio Monreal se dirige al estrado.
El secretario Javier Etxeberria, durante la lectura de la memoria del curso 2011-12 El secretario Javier Etxeberria, durante la lectura de la memoria del curso 2011-12
Miembros de la comitiva académica, durante el acto. Miembros de la comitiva académica, durante el acto.
En primer término, Jesús Irurre, presidente del Consejo Social (izquierda), y Pedro Iraizoz, gerente de la Universidad. En primer término, Jesús Irurre, presidente del Consejo Social (izquierda), y Pedro Iraizoz, gerente de la Universidad.
1 / 2
Acto de apertura del curso acad