Joan eduki nagusira

zoom Ezkerretik eskuinera, M. Elena Aramendia eta Alejandra López ikaslea, ikastaro birtualeko parte-hartzaileak.

Ezkerretik eskuinera, M. Elena Aramendia eta Alejandra López ikaslea, ikastaro birtualeko parte-hartzaileak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoa udako eskola birtual batean parte hartzen ari da, aste honetan eta uztailaren 2ra arte. Maribor Esloveniako hiriburuko goi mailako hezkuntzako ikastegi batek, DOBA Faculty of Applied Business and Social Studies deituak, antolatu du. Ikastegia enpresen administrazioan eta marketinean espezializatuta dago. Esperientzia honetan 22 herrialdetako 133 ikaslek hartzen dute parte. Horien artean, Alejandra López Pérez de Urabayen dago. Hau Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziako (EAZL) 4. ikasmailako ikaslea da, eta Enpresen Kudeaketako Saileko M. Elena Aramendía Muneta irakaslea da bere lanaren tutorea.

Udako eskola birtual honetan, ikasleak eta tutoreak Interneteko plataforma birtual baten bidez elkartzen dira, non baliabideetarako, jardunetarako, gidetarako eta argazkietarako sarrera edukitzen baitute. Eskolaren leloa honako hau da: “Intercultural awareness: if it cannot be taught, it can be learned” (Kulturarteko kontzientziazioa: ezin bada irakatsi, ikasten ahal da). Aste honetako gaia hauxe da: nola egin negozioak beste herrialde batzuekin, eta bertan parte hartzeak aukera ematen die ikasleei beren kulturarteko kontzientzia areagotzeko, jatorri ezberdinetako pertsonekiko elkarrizketan konfiantza irabazteko eta kultura anitzeko inguruneetan komunikatzen ikasteko. Parte hartzaileek irtenbidea bilatzen diete kasu praktikoei, eta eskolak zein mintegiak jasotzen dituzte web-aren bidez. Esaterako, M. Elena Aramendía irakasleak “Cross-cultural business behaviour” ("Jokabidea negozio kulturaniztunetan") izeneko bat eman du.

Jarduera guztietako helburuak egoki bete ondoren, Alejandra López ikasleak ECTS kreditu bat lortuko du bere curiculum-erako, parte hartzeagatik.

Aurtengo 2012ko edizioan, Nafarroako Unibertsitate Publikoak hirugarrenez hartzen du parte Esloveniako Unibertsitateak antolatzen duen nazioarteko aste birtual honetan. Aurreko bietan EAZLko lau ikaslek eta M. Elena Aramendía irakasleak hartu zuten parte, eta azken honek mintzaldi bat eman zuen, "on line".


Marketin ikastaro birtuala


Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta DOBA Faculty of Applied Business and Social Studies erakundearen arteko lankidetzak fruitu bat eman du: joan den martxo-apiriletan egin den marketin ikastaro birtual bat, zeinean unibertsitate bakoitzeko hamaseina ikaslek hartu baitzuten parte. Ikasleak ikasketa-plataforma "on line" batera konektatzen ziren, eta han behar zituzten material, gida eta foro guztiak zeuzkaten. M. Luisa Aramendia irakasleak gainbegiratzen zuen prozesua.

Ikastaroan parte hartu zutenen arteko asebetea 6,1 puntukoa izan zen, 7 puntuko eskala batean, eta ikasleen % 91k esan zuen gustatuko litzaiokeela mugikortasun birtualeko ekintza gehiagotan parte hartu.

Mugikortasun birtualeko esperientzia hau (marketin ikastaroa) biltzar batean aurkeztuko da, datorren irailean Txipren EADTU (European Association of Distance Teaching Universities) elkarteak egingo duenean. Elkarte hau urrutiko hezkuntzarako Europako elkartea da, zeinetara hiru milioi ikasle dituzten kontinente zaharreko 200 erakunde biltzen baitira.