Ezkerretik eskuinera, María Llorente, José Félix García, M. Elena Aramendía, Blanca Lozano (Googleko langilea), José Miguel Zalba, Itziar Labayen, Laura de Antonio, Gonzalo Eciolaza, Edurne Echarri eta Alba Urriza, Googlen Dublingo egoitzan.
Unibertsitateko EAZLko (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Lizentziatura) zazpi ikaslek parte hartu dute beste produktu batzuen artean Googlen jabea den konpainia estatubatuarrak Europarako Dublinen (Irlanda) duen egoitza nagusian, Interneteko edukiak bilatzeko motore ospetsuari buruzko prestakuntza mintegi batean. Haietako bostek ikasturte honetan parte hartu dute Google Online Marketing Challenge topaketan. Izan ere, mundu mailako lehiaketa horren bidez sustatu nahi da unibertsitateko eta graduondoetako ikasleen esperientzia egiazko marketineko jarduera batean.
Googlek Dublinen dituen bulegoetara, eta Ekialde Ertainerako eta Afrikarako enpresak duen egoitza nagusia ere badiren bulegoetara, egin den bisita koordinatu dute M. Elena Aramendía Muneta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Enpresen Kudeaketa Saileko irakasleak, eta José Miguel Zalba Arana Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza eta Zuzenbide titulazio bikoitzean lizentziaduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2009) eta Interneten bidezko marketin aholkularia konpainia horretan. Hura da Google erraldoiak irlandar hiriburuan dituen 65 herrialdeetako ia 2.500 langileetako bat.
Dublingo campuseko eraikinetatik bisita gidatua egiteaz gain, ikasleek ikusi zituzten hainbat aurkezpen marketin estrategia arrakastatsua lortzeko Interneten, Googlen inguru digitalean, YouTuben (bideoak kargatzeko eta erabiltzaileen artean partekatzeko webgunea), negozia sortzeko tresna den aldetik, eta Google AdWordsen munduan (diruz lagundutako publizitate programa) Googlen kultura zabaltzeko, beste gai batzuen artean.
Parte hartu zuten ikasleak
Mintegian egon ziren María Llorente García Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziak (CRUE) eta Universiak antolatutako UniPROYECTA lehiaketaren aurtengo edizioan unibertsitateen enpresa proiektu onenaren irabazlea “Mahei Games, errealitate handiagotuaren eta bideojokoen aplikazioak” proiektuari esker, eta José Félix García Tinoco Enpresa Ikasketen Diplomaturako espediente hoberenari sari nazionala duena, eta Google Online Marketing Challengeko 2009 eta 2010eko edizioetan final aurrekora iritsi zena. Beraikein batera egon ziren Googlen aipatu lehiaketako 2012ko edioan parte hartzen duten beste bost ikasle: Laura de Antonio Latienda, Gonzalo Eciolaza Ferrando (biak final aurrekora iritsi ziren iaz), Edurne Echarri Sembroiz, Itziar Labayen Azparren eta Alba Urriza Irigoyen.
Google Online Marketing Challenge lehiaketak aurten bosgarren edizioa du, eta Asociación Americana de Marketing elkarteak, Marketing Education Awards sarien barnean, bikaintasun berritzailea eta hezkuntza oihartzuna aitortzen dizkio. Lehiaketa honek 2011. urtean 68 herrialdetako ia 20.000 ikasle bildu zituen, horien artean 21 Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleak ziren (lau taldetan banatuak), eta lehiaketaren final aurrekora iritsi zirenez gero, lehen ehunen artean sailkatu zituen. 2012. urte honetan, Nafarroako unibertsitateko beste lau talde ari dira lehiatzen lehiaketan.