Telekomunikazio-ingeniarien Elkargo Ofizialak ezagutzera eman du nortzuk izan diren Telekomunikazio Ingeniarien Sarien XXXII. edizioko irabazleak eta finalistak. Hainbat enpresak eta babeslek saritzen dituzte, era honetan, doktoretza tesirik eta ikasketen amaierako proiekturik onenak. Kasu honetan Nafarroako Unibertsitate Publikoak doktoretza tesirik onenei ematen zaien sarietako bat eta ikasketen amaierako proiektuei ematen zaizkien sarietako zazpi lortu ditu.
TIEOk (Telekomunikazio-ingeniarien Elkargo Ofizialak) aurten 150 doktoretza tesi eta 228 ikasketen amaierako proiektu jaso zituen. 350 ebaluatzailek gainbegiratu zituzten. Guztira 2.489 ebaluazio egin ziren, eta epaimahaiko kideek adierazi zuten zer zaila zen saria ematea, "aurkeztu diren lan guztiak kalitate handikoak izan direlako".
23 enpresak eta erakunde babeslek babestu dituzte Telekomunikazio Ingeniarien Sariak. TIEOko idazkariak, Francisco Javier Gabiolak uste du "horrek erakusten duela enpresa-ehunak zer interesarekin hartzen duen sariketa hau, eta sari hauek oso garrantzizkoak direla telekomunikazio ingeniarien talentua atzemateko eta bultzatzeko". Edizio honetan izan den berrikuntzetako bat izan da kategoria bakoitzean ematen ziren sariak bikoiztu egin direla (irabazlea eta finalista). Horrela, 18 sari eman dira doktoretza tesien atalean, eta 46 ikasketen amaierako proiektuenean.
Saria eduki duten NUPen lanak
Honako hauek izan dira NUPeko telekomunikazio ingeniariek lortu dituzten sariak:
Doktoretza tesien atalean, Miriam González Izal finalista izan da Desgaitasunerako Teknologia Berriak Orange Fundazio Sarian, tesi honengatik: “Muscle Fatigue Estimation using sEMG Recording”. Giharren jarduera elektrikoa erregistratzen duen modelo bat garatu zuen ikertzaile honek, ariketa fisikoa egitean pertsona bat zenbat nekatzen den kalkulatzeko. Mikel Izquierdo Redín Osasun Zientzien Saileko katedraduna eta Armando Malanda Trigueros Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Saileko irakaslea izan ziren tesiaren tutoreak, eta bikain cum laude kalifikazioa lortu zuen, Europako doktorea aipamenarekin.
Ikasketen amaierako proiektuen atalean, saria lortu duten ikasleak honako hauek izan dira:
Amagoia Tellechea Pereda Osasunari eta Medikuntzari aplikatutako Komunikazioaren Teknologia Berrientzako ADESLAS Segur Caixa Sariaren irabazlea izan da, proiektu honengatik: “Desarrollo e implementación de interfaces estandarizadas/bases de datos para un servidor de telemonitorización basado en Android”. Luis Javier Serrano Arriezu irakasleak gainbegiratu zuen.
Javier Urricelqui Polvorinos Osasunari eta Medikuntzari aplikatutako Komunikazioaren Teknologia Berrientzako ADESLAS Segur Caixa Sariaren finalista izan da, proiektu honengatik: “Desarrollo e implementación de interfaces estandarizadas/bases de datos para un servidor de telemonitorización basado en Android”. Luis Javier Serrano Arriezu irakasleak gainbegiratu zuen.
Manuel Rodríguez Alija Informazio eta Komunikazioko Oinarrizko Teknologietan eta Hastapenetan eta beren aplikazioak TIEO + TIEE (Telekomunikazio Ingeniarien Espainiako Elkartea) Sariaren irabazlea izan da, proiektu honengatik: “Diseño de filtros de paso banda en guía de onda rectangular de alta potencia y gran ancho de banda de rechazo”. José María Lopetegui Beregaña, Miguel Ángel Gómez Laso eta Iván Arregui Padilla izan ziren proiektuaren tutoreak.
Ander Vallinas González Telekomunikazioen Kudeaketa, Ekonomia eta Arauketa TIEO + TIEE Sariaren finalista izan da, proiektu honengatik: “Sensores de fibra óptica: fundamentos de medida y análisis de la oferta comercial”. David Benito Pertusa katedraduna izan da proiektuaren tutorea.
Ainhoa Esténoz Abendaño Inklusio digitalari eta Bizitza independentearen sustapenari aplikatutako Teknologia Berrietako ORANGE Fundazio Sariaren irabazlea izan da, proiektu honengatik: “Integración de aplicaciones y gestión de la base de datos de un interfaz táctil que facilita la comunicación de personas con discapacidad”. Carlos Fernández Valdivielso izan da tutorea.
José Cruz Pérez Pi Inklusio digitalari eta Bizitza independentearen sustapenari aplikatutako Teknologia Berrietako ORANGE Fundazio Sariaren irabazlea izan da, proiektu honengatik: “Integración de aplicaciones y gestión de la base de datos de un interfaz táctil que facilita la comunicación de personas con discapacidad”. Carlos Fernández Valdivielso izan da tutorea.
Daniel Leandro González Segurtasuna eta Defentsa ISDEFE Sariaren irabazlea izan da, proiektu honengatik: “Multiplexación de sensores remotos mediante estructuras láser de fibra óptica”. Manuel López-Amo Sainz katedraduna izan da proiektuaren tutorea.