Joan eduki nagusira

zoom Ikasleetako bat bere diploma jasotzen, Javier Casalí errektoreordearen eskutik.

Ikasleetako bat bere diploma jasotzen, Javier Casalí errektoreordearen eskutik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Lan Arriskuei Aurrea Hartzeko Unibertsitate Masterraren lehen promozioak ikasturte bukaerako ekitaldia egin du, eta 25 ikaslek hartu dute parte. Graduazio-ekitaldia joan den ostiralean, maiatzaren 18an, izan zen, Olibondoak eraikineko gradu-aretoan. Honako hauek izan ziren ekitaldiko buruak: Javier Casalí Sarasíbar, Nazioarteko Harremanetarako eta Lankidetzarako errektoreordea; José Francisco Alenza García, Zientzia Juridiken Fakultateko dekanoa; eta Elisa Sierra Hernáiz, masterreko irakaskuntza-zuzendaria. Beste honako hauek ere han egon ziren: Javier Igea Larráyoz, Prevención Navarrako zuzendari kudeatzailea; Luis Pérez Capitán, Correoseko giza baliabideen zuzendaria eta masterreko irakaslea; eta Javier Vitrián Ezquerro, Nafarroako Lan Osasuneko Institutuko Segurtasuna eta Higienea Lanean eta Prestakuntza Zerbitzuko zuzendaria, graduondo ofizial honetako irakaslea ere badena.

zoom Ikasle guztiak eta ekitaldian egon ziren agintari guztiak.

Ikasle guztiak eta ekitaldian egon ziren agintari guztiak.

Ekitaldiari hasiera emateko, Elisa Sierra masterreko irakaskuntza zuzendariak eta NUPeko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakasle titularrak harrera-hitz batzuk esan zituen. Ondoren, Silvia Guindulain Cabeza ikasleak beste hitzaldi bat egin zuen, ikasle guztien izenean. Gonbidatutako agintari guztien eta José Francisco Alenza Fakultateko dekanoaren hitzaldiak eta gero, ekitaldian zeuden ikasleei diploma banatu zitzaien, eta ekitaldia bukatzeko, Javier Casalí Nazioarteko Harremanetarako eta Lankidetzarako errektoreordearen agurra izan zen.

Masterrak diziplina arteko prestakuntza zorrotza ematen du lan-arriskuei aurrea hartzeko gaian, eta arlo juridikoko, medikuntzako, teknikoko eta soziologikoko adituen laguntza dauka. Nafarroako Lan Osasuneko Institutuak, Mutua Navarrak eta Prevención Navarrak diru-laguntzak ematen dituzte graduondo ofizial hau egiteko. Lan arriskuei aurrea hartzea guztiz garrantzizko bihurtu da langileen osasuna eta ongizatea defenditu nahi dituen gizarte batean. Horregatik, eskaera asko izaten da master hau egiteko, eta lan-proiekzio handia dauka.