Joan eduki nagusira

zoom Klaustroa eratze-bilerara joan direnen irudi bat.

Klaustroa eratze-bilerara joan direnen irudi bat.

Joan den abenduan egindako hauteskundeen ondoren, gaur, maiatzaren 16an, asteazkenean, egindako bileran, unibertsitate komunitatearen ordezkaritza-organo gorena den Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Klaustroa eratuta geratu da. Julio Lafuente errektorea izan da goizeko 9:00etan hasi den bileraren burua. Bilera Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolako eraikineko bilera-aretoan egin da.

Honako hauek dira Klaustroa osatzen dutenak: errektorea, klaustroburua ere badena, eta 120 klaustrokide; horietatik 71 lotura iraunkorra duten irakasleak dira, 13 aurreko kategorian sartzen ez diren irakasle eta ikertzaileak, 24 ikasleak eta 12 administrazio eta zerbitzuetako langileak. Halaber, berezko kide gisa idazkari nagusia eta kudeatzailea daude.

zoom Errektorea, erdian, idazkariarekin eta Klaustroaren Mahaiko gainerako kideekin.

Errektorea, erdian, idazkariarekin eta Klaustroaren Mahaiko gainerako kideekin.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen arabera, Unibertsitateko Klaustroaren eginkizun nagusiak dira, besteak beste, Estatutuak eraberritzea; errektorea aukeratzeko hauteskundeen ohiz kanpoko deialdia egitea; Unibertsitate Komunitateko arartekoa hautatu eta kargugabetzea, eta Gobernu Kontseiluan izango dituen ordezkariak hautatzea.

Asteazken honetako eratze-bileran, Klaustroak Gobernu Kontseiluan dituen hamabi ordezkariak aukeratu ditu, bere kideen artetik. Lotura iraunkorra daukaten irakasle doktoreen artetik, Ramo Barrena Figueroa, Íñigo Abdón Virto Quevedo, Ana Biurrun, Ana Burusco Juandeaburre, Marisol Gómez Fernández, Roldán Jimeno Aranguren eta Luis María Gandía Pascual hautatu dituzte. Aurreko kategorian sartzen ez diren irakasle eta ikertzaileen bi ordezkariak Juan Miguel Benito Ostolaza eta Luis María Fernández Erviti dira.

Klaustroak Gobernu Kontseiluan daukan ordezkaritza osatzeko, ikasleek Olga Lacunza Ezcaray eta Goizane Villabona Urriza ordezkariak hautatu dituzte, eta administrazio eta zerbitzuetako langileek José Miguel Bobadilla Rodríguez eta Xabier Huarte Estanga.