

Errektorea mahai-burutzatik mintzatzen. Ezkerretik eskuinera, Manuel Rapún erretoreordea, Fernando Redón Gizarte Kontseiluko buru ohia, Burillo irakaslea eta NUPeko lehen erretorea, Julio Lafuente, Jesús Irurre Gizarte Kontseiluko lehendakaria, Alfonso Carlosena eta Eloísa Ramírez errektoreordeak.
Ekitaldian izan diren agintarien artean honako hauek zeuden: Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakaria; Roberto Jiménez lehen lehendakariordea, eta José Iribas, Anai Astiz, Elena Torres eta Marta Vera kontseilariak; Alberto Catalán Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Carmen Alba Gobernu ordezkaria Nafarroan, Juan Manuel Fernández Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakaria, bai eta parlamentarioak, alkateak eta Nafarroako Unibertsitateko, Nafarroako UHUN-UNEDeko zentro elkartuko eta Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkari akademikoak ere.
Ekitaldiaren hasiera errektorearen esku egon da. Lehenik Segizio akademikoaren desfilea egin da, Nafarroako Musikako Goi Mailako Kontserbatorioak Erresuma Sartzeko Martxa jotzen zuen bitartean. Ondoren, 2010-11 ikasturteko Aparteko Sariak eman dizkiete 33 ikasleri, intsigniak jarri dizkiete 8 langile erretiraturi, 2011n zendutako unibertsitateko komunitateko hiru kide gogoratu dituzte, intsigniak jarri zaizkie erretiroa hartutako 8 langileri –horietako zazpi irakasleak–, 30 doktore berri inbestitu dituzte, eta azken urte honetan izendatu diren 21 irakasle titular eta katedradunek postuen jabetza hartu dute.
Omenaldia NUPen sortzaileei
Gero, 25. urteurrena ospatzeko ekitaldia hasi da. Lehenik eta behin, NUPek omenaldia eskaini die 1987an Parlamentuko Hezkuntza Batzordeko kide izan zirenei. Batzordeak kide hauek zituen: Pedro Pegenaute Garde (batzordeburua), Ramiro Martínez Lerga (batzordeburuordea), Iñaki Cabasés Hita (idazkaria), Emilio Boulandier Maiza, Javier del Castillo Bandrés, Carlos Cristóbal García, Camino Oslé Guerendiain, Albito Viguria Catarroso eta Rafael San Martín Isasa. Halaber, batzordeak beste kide hauek ere bazituen: José Javier Gortari Beiner, José Ramón Zabala Urra eta José Ángel Zubiaur Alegre, guztiak zenduak.
Halaber, NUP abian jartzeko lanean aritu zen Nafarroako Gobernuko taldeari egindako lanagatik eskerrak eman dizkio Unibertsitateak. Taldeko burua izan da Roman Felones 1987an Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura kontseilaria izan zena. Taldeko kideak honako hauek ziren: Carlos Arrieta del Valle, Jesús Javier Ascunce Elizaga, Luis Cruchaga Equiza, María Cruz Guembe Gil, Guillermo Herrero Maté, Miguel Ángel Iriso Lerga, Pedro Manterola Armisén, Javier Navallas Rebolé, Pedro Pascual Arzoz, José Luis Ramírez Sádaba eta José María Romera Gutiérrez.
Azkenik, NUP sortu zenean Nafarroan zeuden unibertsitate irakaskuntzako zentroei ere eskerrak eman dizkie erakundeak. Honako hauek dira: José Ramón Pascual Bonis (Nafarroako OHOko Irakasletzako Unibertsitate Eskola), Juana María Lautre Ecenarro (Iruñeko Enpresa Ikasketetako Unibertsitate Eskola), Olga Díaz de Rada Pardo (Nafarroako Erizaintzako Unibertsitate Eskola), Concepción Corera Oroz (Gizarte Laneko Unibertsitate Eskola), Bernardo Royo Díaz (Nekazaritza Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola), José María Montes Andía (Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola) eta Jesús Viguri Goicoechea (Azterketa Sozialetako Unibertsitate Eskola). Ospakizunaren parte hau bukatu da Román Felones Morrásen hitzaldi batekin.
1608ko dokumentu baten faksimilea
NUPek omendu dituen guztiei opari bat eman zaie: Felipe III.a erregeak 1608ko uztailaren 16an emandako dokumentu baten erreprodukzioa faksimilean. Dokumentua unibertsitate baten sorrerari buruzkoa da. Dokumentu honen jatorrizkoa Liburutegiko ondarean dago, eta bere izenburua honako hau da: “Real Provisión para la creación de una Universidad de Letras humanas y divinas en Pamplona”. Horrela bete zuen Felipe III.a erregeak Nafarroan unibertsitate bat sortzeko Erresumako Gorteek egin zioten eskaera.
Unibertsitatearen Egunaren ekitaldiari amaiera jarri dio Julio Lafuente errektorearen hitzaldiak, eta gero NUPeko Abesbatzak eta Nafarroako Musikako Goi Mailako Kontserbatorioko Orkestrak “Gaudeamus igutur” abestia interpretatu dute.