

"Maricastaña" Ourenseko Unibertsitateko Antzerki Gelak antzeztutako "Un mundo feliz" laneko eszena bat.
Antzerki Erakusketaren bosgarren edizio honetan Zaragoza, Ourense, Lleida eta Valladolideko unibertsitateetako eta Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitateko antzerki taldeek parte hartu dute. Zehazki, Zaragozako Unibertsitateko Antzerki Gelak ireki zuen zikloa, eta “Amor de don Perlimplín con Belisa en su jardín” Federico García Lorcak 1936an idatzitako drama lan laburra antzeztu zuen.
Gainerako lan hauek ere antzeztu ziren: “Un mundo feliz”, “Maricastaña” Ourenseko Unibertsitateko Antzerki Gelaren eskutik; “Desalmados”, Lleidako Unibertsitateko Grup de Teatrek antzeztua; “Fuera de quicio”, Valladolideko Unibertsitateko Irakasletzako Antzerki Taldeak antzeztua (Soriako campusa); eta “Noches de amor efímero”, Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitateko Antzerki Taldeak interpretatua.
NUPeko taldea, Gayarren
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Antzerki Taldeak “Contra el progreso” Esteve Solerren lana estreinatuko du maiatzaren 18an, Gayarre Antzokian. Antzezpena 20:00etan egingo da, eta sarrerak hiru euro balio du. Óscar Orzaiz Antzerki Taldeko irakasle eta zuzendariak zuzendu du lana.
Solerren laneko eszena batzuek osagai komun bat dute: giza aurrerabidearen kritika nabarmena. Kritika honen indarraren atzean dagoen arrazoia ez da gordina, isekazkoa, bereziki garratza edo satirikoa dela. Argumentuan aipatzekoa da aurrerabidea bere sendagai berarekin epaitzen duela, alegia, absurdoarekin.
"Contra el progreso" Alemaniako Antzerki Jaialdiko Sail Ofizialean parte hartzeko aukeratua izan zen, eta Parisen, Caracasen, Santiago de Chilen edo Atenasen antzeztu da.