Joan eduki nagusira

zoom Ezkerretik eskuinera, María Llorente, Eneko Vélez Miguel Ángel Llorente eta Héctor Agustín

Ezkerretik eskuinera, María Llorente, Eneko Vélez Miguel Ángel Llorente eta Héctor Agustín

"MAHEI proiektua: Errealitate handiagotuaren eta bideojokoen aplikazioak" proiektua hautatu egin da, Nafarroako Unibertsitate Publikoan aurkeztu diren hamabien artean, IV. UniPROYECTA lehiaketan parte hartzeko. Hau ekintzailetza sari bat da, eta bere helburua Espainiako unibertsitate komunitatean espiritu ekintzailea sustatzea da. Ordezko proiektu gisa, epaimahaiak “Re-cycling” proiektua hautatu du, zeina bizikleta zaharrak puntako teknologiarekin modernizatzean datza.

Hautatzen den lana sariketara bidaliko da, beste gainerako unibertsitateetatik datozen proiektu guztiekin batera. Hautatutako lanak bi sari hauetako bat irabazteko lehiatuko dira: Portal Universia Saria, enpresa-proiekturik onena saritzen duena eta 10.000 euroko diru kopurua daukana, eta Fundación Universia Saria, ezgaitasunak dauzkaten pertsonei zuzenduta dagoena, eta 5.000 eurokoa. Epaimahaia apirilaren 30ean bilduko da eta IV. Edizio honetako saria emateko ekitaldia maiatzean egingo da.

RUNAEk (Red Universitaria de Asuntos Estudiantiles - Ikasleen Gaietarako Unibertsitate Sarea) eta Universiak antolatzen dute UniPROYECTA. RUNAE Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziaren (CRUE) sektore-batzordea da. Honako hauek dira aurkeztutako proiektuak ebaluatzeko irizpideak: produktu edo/eta zerbitzuaren eta erabilitako teknologiaren berrikuntza-maila; proiektuaren garapen-maila eta enpresa-bideragarritasuna; aniztasuna kudeatzera bideratutako enplegua sortzea; enplegua sortzeko gaitasuna eta enpleguaren kalitatea; errentagarritasuna eta garatzeko eta hazteko ahalmena; nazioartean zabaltzeko ahalmena, baliabide eskuragarriak baliatzea, ekintzaileen egiazko engaiamenduaren maila, proiektuaren Erantzukizun Sozial Korporatiboa eta jasangarritasuna.

Errealitate handiagotua eta probagailu birtualak

María Llorente García Administrazio eta Enpresa Zuzendaritzako 4. mailako ikaslea, eta Héctor Agustín Lana, Miguel Ángel Llorente García eta Eneko Vélez Yoldi Informatika Ingeniaritzako 5. mailako ikasleak, eta Mikel Ramírez ilustratzaile grafikoa dira MAHEI sortu duten ekintzaileak (http://maheigames.blogspot.com.es). Proiektua 2011ko irailean abian jarri zen eta urte horren amaieran hautatuak izan ziren Yuzz enpresa talentu azelerazioaren lehiaketan, eta horri esker enpresa prestakuntza eta beren proiektuei bruzko aholkularitza jasotzen ari dira CEIN zentroan.

Bideojokoen eta teknologia berrien jarraitzaile sutsu gisa agertzen dute beren burua, eta horrek eraman zituen “Creature Trainer” lehen proiektua garatzera; izan ere, Android plataformarako online guduen bideojoko sozial bat. Ondoren, errealitate handiagotuko bideojokoak garatzen hasi ziren, elementu birtualak mundu errealeko inguru fisikoaren ikuspegi zuzena edo zeharkakoa tartekatzeko aukera ematen dutenak. Horrela sortu ziren “Puzzle Camera” (puzzlea osatzean, sakelako kameratik jasotzen den errealitatea ere birsortzen duzu), eta “Domino AR” (errealitate handiagotuko bideojokoa, domino fitxekin kateak eroraraztean datzana). Eta urte honetako otsailean kontratu bat sinatu zuten Papaya Mobilerekin —bideojokoak Txinan banatzen dituen Silicon Valleyko enpresa bat— lehen hiru produktu hauek banatzeko.

Héctor Agustínek azaltzen duenez, "gure negozio lerroak zabaltzea erabaki dugu eta errealitate handiagotua bideojokoei aplikatzeaz gain, beste produktu batzuei ere aplikatzea, esaterako, liburu, aldizkari eta prentsari; edo probagailu birtualen bidez, eta aplikazio horiekin hainbat motatako betaurrekoak probatu etxetik mugitu beharrik gabe". Zehazki, badute prototipo bat errealitate handiagotua liburuetan aplikatzeko, eta hasi dira “Glasses AR” aplikazioa lantzen. "Aplikazio honetan, zure sakelakoarekin, hainbat betaurreko probatzeko, eta hobekien dituzunak hautatzeko aukera duzu. Asmoa da marka handiei dirua kobratzea beren betaurreko modeloak iragartzeagatik aplikazio honetan. Hala ere, beste aukera bat da optika zehatzen neurriko garapenak sortzea. Aukera ugariak daude". Ildo beretik, aztertzen ari dira “Make Up AR” aplikazioa, makillajea, ezpainetakoa, eta kosmetika beste produktu batzuk probatzeko.

Bizikleta birziklatuen diseinua

Ordezko proiektu gisa, NUPek “Re-cycling” proiektua hautatu du, Javier Alba eta Javier Vidorreta Ingeniaritza Tekniko Mekanikoa, sakontze-lerroa Industria Diseinuko ikasleena. Proiektu horrek akzesita irabazi zuen NUPek eta Enpresa Berritzaileak Sortzeko Unibertsitate Laborategiak 2011n antolatutako Negozio-ideien Lehiaketan.

“Re-cycling” proiektuak Becaemprendedor Moderna 2011ren laguntza du, eta oinarria da diseinu pertsonalizatuko bizikletak diseinatzea, produzitzea eta saltzea, bizikleta zaharkituen birziklatzetik eta ingurumenarekin errespetuz jokatzetik abiatuta, eta berrerabili ezin diren hondakinak kudeatzea. “La Milla Cycles” da produktuaren izena, eta honako bezero hauei zuzendua dago: 25 eta 40 urte artekoak eta vintage eta modernoa gustukoa dutenak, eros-ahalmen ertain/altua eta ingurumenarekiko kontzientzia maila handia dutenak.

Zehazki bizikleta bakoitzaren koadroaren aldaketak diseinatu dira, azken belaunaldiko osagai horiek muntatu eta era berean estetika vintage bereizgarria eta berritzailea emateko xedez. Gainera, ahal den neurrian, beste bizikleta batzuen osagaiak berrerabiliko dituzte (koadroa, urkila), eta baztertu beharreko elementuak enpresa espezializatuetara bidaliko dituzte trata ditzaten.