Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Osasun Ikasketen Eskolak gaixotasunean eta zahartzean ariketa fisikoa agintzeari buruzko gaurkotze profesionaleko ikastaro bat antolatu du. Martxoaren 9an eta 10ean egingo da, eta fisioterapeutei, terapeuta okupazionalei, erizanei, medikuei eta osasunaren eta jarduera fisikoaren arloan lan egiten duten profesionalei zuzenduta dago.

Ikastaroaren helburuak honako hauek dira: batetik, ariketa fisikoaren efektuak hauskortasunaren prebentzio eta tratamenduan, sarkopenia eta gainbehera funtzionalean, BGBK eta gaixotasun kardiobaskularrean, minbizia eta muin-lesioan aplikatzea, eta bestetik, aipatu prozesuetako indarra era erresistentzia kardiobaskularra entrenatzeko programen preskripzioa eta ebaluazioa diseinatzea. Ikastaroa Iruñeko Erruki Etxearen eta Exercycle (B.H. Group) enpresaren lankidetzarekin egingo da.

Azken hamarkadetan zahartzeari buruzko interesa izugarri emendatu da. Zahartzearen alderdi batzuk, ezgaitasuna eta hauskortasuna, esaterako, ikerketa oinarrizko, kliniko eta poblazionalaren arreta gune berezi bihurtu dira. Joan den mendean Espainiako populazioa bikoiztu egin zen. Hirurogeita bost urte zituztenen populazioa zazpi aldiz handiagoa egin zen eta laurogei urte zituztenena, hamahiru aldiz handiagoa. Muskulu masaren eta kualitateen galera zahartzean eta hauskortasunean, bereziki muskuluen potentzia, zuzenki lotuta dago mugikortasuna eta eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak edo jarduera instrumentalak egiteko gaitasuna murriztearekin.

Ikastaroan mintzaldiak egongo dira, baita parte-hartzaileei zuzendutako ariketa praktiko gidatuak ere. Martxoaren 9an, ostiralean, ordutegia 16:00etatik 20:00etara izango da, eta martxoaren 10ean, larunbatean, 9:00etatik 14:00etara. Hamabost ordu presentzial hauetaz aparte, ikastaroa osatzeko, lan idatzi bat egon beharko da, kasu praktiko bati buruz: ariketa fisikoko programa bat balioestea eta preskribitzea.

Izena emateko 60 € ordaindu behar dira, nahiz eta hainbat deskontu egon, izena ematen duten ikasleen eta profesionalen tipologiaren arabera. Ikastaroa egin nahi duten pertsonek posta elektronikoa bidaltzen ahal dute helbide honetara: escuela.enfermeria@unavarra.es. Bertan izen-deiturak eta harremanetarako telefonoa edo posta elektronikoa idatziko dute.