Joan eduki nagusira

zoom Taldeko kideak NUPek aurreko edizioan parte hartu zuen motoarekin.

Taldeko kideak NUPek aurreko edizioan parte hartu zuen motoarekin.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko zortzi ikaslek eta hiru irakaslek parte hartuko dute guztira MotoStudent lehiaketaren bigarren edizioan. Lehiaketan unibertsitateetako hainbat taldek moto baten prototipo bat garatzen dute eta motoarekin lehiatzen dira txapelketa batean. Aurreko edizioan, NUPen sortutako taldeak Industria Proiektu Hoberenari saria irabazi zuen, lehiaketan aurkeztu ziren 25 unibertsitateen artetik.

Moto Student lehiaketa Moto Engineering Foundation fundazioak sustatzen du eta Europako eta Espainiako unibertsitateetako taldeen artean sustatzen duen erronka da zilindrada txikiko (250 zentimetro kubiko) lehiaketarako moto baten prototipoa diseinatzea eta garatzea, ondoren 2012ko urrian Ciudad del Motor de Aragón (circuito de Alcañizeko zirkuitua) instalazioetan egingo diren jardunaldietan lehiatzeko. Talde bakoitza enpresa bihurtzen da eta hala jardun behar du: babesleak bilatu behar ditu, motorraren diseinu grafikoa eta diseinu teknikoa kalkulu prozesuarekin egin, eta azkenik, lehiatzeko erabiliko duten motoa fabrikatu behar ditu.

Lehiaketa hau berez erronka da ikasleentzako, 18 hilabetetan frogatu eta egiaztatu beharko baitituzte sortzeko eta berritzeko duten gaitasuna, eta ingeniari gisa duten ahalmena zuzenean aplikatzeko trebetasuna, mundu osoko unibertsitateetako taldeekin alderatuta.

NUPeko taldea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskolako (TIIGMET) ikasle eta irakasle talde batek osatzen du. Ikasleak, zehatz mehatz honako hauek dira: Sergio Blanco Galbarra, Maria Ángeles Ruiz Lara, Carlos Reollo Rebollar, Rasha Mayka Baghdadi González, David Sotés Díaz, Claudia Álvarez de Eulate Zayas, Javier Torres eta Gerardo Herce Gil de Muro. Irakasle turoreak, bestalde, honako hauek dira: José Sancho Rodríguez, Cesar Díaz de Cerio García eta Miguel Ángel Arizcuren Galar.

Ikasleak hasi dira bakoitzak talde barnean beteko duen lana garatzen, eta hasiera eman zaio babesleak bilatzeko prozesuari (aurreko edizioan hamar babesle eta bost entitate laguntzaile izan zituzten). Fabrikatuko duten motoaren industria proiektuan sartuko dira makinaren preskripzio tekniko guztiak, eta lehiaketaren antolatzaileei eman behar zaizkie 2012ko ekainean. Lan honek Ikasketen Amaierako proiektu gisa balio die Ingeniaritza Tekniko Mekaniko eta Ingeniaritza Mekaniko titulazioetako ikasleei.

Proiektuaren bigarren zatia lehiaketa bera izango da, 2012ko urrian Alcañizeko zirkuituan (Teruel) egingo dena. MotoStudent lehiaketako epaimahaiak proiektua balioetsiko du industriaren ikuspegitik, eta arreta berezia jarriko du estetika, teknika eta ekonomia alderdietan. Fase honetan lehen saria 3.000 eurokoa da. Lehen fasea gainditzen duten motoek, beren kalitatea frogatu beharko dute hainbat proba gaindituz proba-lekuan eta zirkuituan.

Lasterketa gutxienez 35 kilometrokoa izango da, eta parte hartzen duen talde bakoitzak antolatzaileen onespenarekin aukeratutako piloto profesionalek gidatuko dituzte motoak. Bigarren fase honetan hiru sari ezarri dira, 6.000, 3.000 eta 1.500 eurokoak, hurrenez hurren.