Joan eduki nagusira

zoom eskuinetik ezkerrera, Adrián Hernández, Íñigo Urtiaga eta Ana Calleja, Matematika Olinpiadako lehen hiru irabazleak

eskuinetik ezkerrera, Adrián Hernández, Íñigo Urtiaga eta Ana Calleja, Matematika Olinpiadako lehen hiru irabazleak

Íñigo Urtiaga Erneta Iruñeko Iturrama BHI (Bigarren Hezkuntzako Institutuko) Batxilergoko 2. mailako ikaslea izan da irabazlea Espainiako 48. Matematika Olinpiadaren eskualdeko fasean, joan den abenduaren 16an, Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Olinpiadan 33 gaztek parte hartu zuten eta aipatu unibertsitateko Matematika Saileko irakasleek antolatu zuten.

Epaimahaiak erabaki zuen bigarren saria ematea Ana Calleja Moral Iruñeko Basoko BHIko Batxilergoko 2. mailako ikasleari. 3. postuan gelditu da Adrián Hernández Basterra Iruñeko Liceo Monjardín ikastetxean ere Batxilergoko 2. maila ikasten ari den ikaslea.

Sailkapeneko lehen hirurek Nafarroa ordezkatuko dute Olinpiadaren fase nazionalean. Fase hori Santanderren egingo da martxoaren 22tik 25era arte. Sailkapeneko lehenengo hirurek Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren Hezkuntza Sustapenaren eta Beken Azpizuzendaritzaren sari bana jaso dute eskudirutan (380 euro, 285 euro eta 220 euro, hurrenez hurren) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Matematika Sailaren opariak.

Hiru irabazleek fase nazionalerako prestatzeko aukera izango dute Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Saileko Daniel Lasaosa Medarde irakaslearekin. Izan ere, irakasle hori bera arduratu zen eskualdeko faserako prestatzeko interesa zuten ikasleentzako saioez, urriko eta azaroko larunbat batzuetan.

Gogorarazi behar da fase nazionalean lehen sailkatzen direnek aukera izango dutela Nazioarteko 53. Matematika Olinpiadan Espainiako ordezkari izango den taldeko kide izateko, Mar del Platan (Argentina), 2012ko uztailean. Halaber, Iberoamerikako 27. Matematika Olinpiadara joateko aukera izango dute; Bolivian egingo da 2012ko irailean.

Matematika Olinpiadak ikasle gazteen arteko lehiaketak dira. Lehiaketa horien helburu nagusia da Matematikaren azterketa sustatu eta zientzia hartan gazte talentudunak garatzea. Lehiaketak hiru fase ditu (tokikoa edo eskualdekoa, nazionala eta nazioartekoa), hurrenez hurren, geroz eta zailtasun handiagoa dutenak. Ez da eduki behar Matematikako ezagutza berezirik fase guztietako problemetan; aitzitik, bilatzen dena da ikaslea arrazoitzeko gaitasunaz baliatzea haiek ebazteko, alegia, egoera berriei aurre egiteko trebetasunaz, bai eta nolabaiteko asmamen (“ideia zoriontsu” izen ez oso zuzenaz ezagutu ohi dena) horretatik pixka bat izatea ere.