Joan eduki nagusira

zoom Gaurko hautesmahai bat

Gaurko hautesmahai bat

Nafarroako Unibertsitate Publikoak ostegun honetan, abenduaren 22an, egingo ditu Klaustroa osatzen duten 120 kideak berritzeko hauteskundeak. Unibertsitateko Klaustroa da unibertsitateko komunitatearen ordezkaritza-erakunde gorena. Hautagai hautetsien behin-behineko aldarrikapena abenduaren 23an egingo da, eta erreklamazioak egiteko epea egongo da urtarrilaren 10era arte. Behin betiko aldarrikapena ez da egingo 2012ko urtarrilaren 11ra arte.

Hauteskunde-eguna etenik gabe egiten ari da, 11:00etatik 18:00etara, Iruñeko Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskolako (Barañaingo etorbidea) eta Tuterako campuseko hauteskunde mahaietan izan ezik, haietan bozketa-orduak 12:00etatik 17:00etara izango baitira. Hauteskunde mahaien kokapena kontsultatzeko dago Unibertsitatearen web-orrialdean (http://www.unavarra.es).

Guztira, unibertsitateko komunitateko 9.675 kide deituta daude prozesu honetan parte hartzeko. Haietatik, multzo ugariena ikasleek osatzen dute (8.066). Beste alde batetik, irakasle eta ikertzaileak 1.118 kide dira (421 doktore eta 697 ez doktore eta kontratupeko irakasle eta ikertzaile), eta administrazio eta zerbitzuetako langielak 491 dira.

zoom Tuterako campusean jarritako hautesmahaiaren irudi bat

Tuterako campusean jarritako hautesmahaiaren irudi bat

Honako hauek dira Klaustroa osatzen dutenak: errektorea, klaustroburua ere badena eta 120 klaustrokide; horietatik 71 lotura iraunkorra duten irakasleak dira, 13 aurreko kategorian sartzen ez diren irakasle eta ikertzaileak, 24 ikasleak eta 12 administrazio eta zerbitzuetako langileak. Halaber, berezko kide gisa idazkari nagusia eta kudeatzailea daude.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen arabera, Unibertsitateko Klaustroaren eginkizun nagusiak dira, besteak beste, Estatutuak eraberritzea; errektorea aukeratzeko hauteskundeen ohiz kanpoko deialdia egitea; Unibertsitate Komunitateko arartekoa hautatu eta kargugabetzea, eta Gobernu Kontseiluan izango dituen ordezkariak hautatzea.