Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketarako Errektoreordetzak hitzaldi bat antolatu du asteazken honetan, urriaren 26an, funts publikoekin finantzatutako ekoizpen zientifikorako sarbide irekiari buruz eta erakunde biltegien sorrerari buruz. “Sarbide irekien zaporeak” da hitzaldi honetarako hautatu den izena. Remedios Melerok eskainiko du hitzaldia, zeina Kimika Zientzietan doktorea baita Valentziako Unibertsitatean, eta (CSIC) Zientzia Ikerketarako Kontseilu Nagusiaren Agrokimika eta Elikagaien Teknologia Institutuko ikertzailea. Ekitaldia Sarbide Irekiko Nazioarteko Astearen barnean dago eta eguerdiko 12:00etan egingo da gradu Aretoan.

Internetek jakintza zabaltzeko eskaintzen dituen aukerek erabat aldatu dute zientzia-ikerketaren emaitzak ezagutarazteko modua. Komunitate akademiko eta zientifikoak sortutako lanetarako sarbide libre, doako eta murrizketarik gabea sustatzen duten ekimen eta proiektu guztiek osatzen dute Sarbide Irekiaren aldeko mugimendua (Open Access).

Sarbide Irekiaren aldeko mugimendurako babesa 2003ko Berlingo Deklarazioan jaso zen estreinakoz, eta gero eta babes handiagoa du nazioarteko komunitate zientifikoko kideen artean. 2001. urtean onetsi zen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko Legeak berak unibertsitateei eta ikerketa organismoei sarbide irekiko biltegiak sortzeko eskatzen die, eta gehienbat funts publikoekin finantzaturiko jarduerak dituzten ikertzaileei beren lanak biltegi horietan uzteko eskatzen die.


Aditua informazio zientifikoaren tratamenduan


Remedios Melerok azken urteotan ondoko hauekin lotutako gaietan jardun du: argitalpen elektronikoak, ebaluazio prozesua, argitalpenen etika eta egile eskubideak, baina, batez ere, ekoizpen zientifikorako sarbide irekia izan du ardatz, bereziki sarbide irekiko ustiapen eskubideei eta politika instituzionalei buruzko gaietan.

Halaber, artikuluak argitaratu ditu eta argitalpen elektronikoekin eta sarbide irekiarekin lotutako ekitaldi zientifikoetan hizlari gisa parte hartu du. Zientziarako Sarbide Irekian Espainiako lan-taldeko koordinatzailea da, eta gaur egun, sarbide irekiko politikekin, egile eskubideekin eta biltegi instituzionalekin lotutako proiektu nazional batean jarduten du. Melerok sarbide irekiaren eta argitalpen zientifikoko gaiak sustatzeko eta haietan gaitzeko den NECOBELAC europar proiektuan parte hartzen du.