Joan eduki nagusira

zoom Kensuke Esato, ezkerreko aldean, ohorezko liburuan sinatzen, Julio Lafuente errektorearen aldamenean

Kensuke Esato, ezkerreko aldean, ohorezko liburuan sinatzen, Julio Lafuente errektorearen aldamenean

Yamaguchi Prefekturako Unibertsitateko ordezkaritza batek, Kensuke Esato bere lehendakaria buru duela, bi egun iraungo duen erakunde bisita hasi du gaur, asteartea, irailak 6, Nafarroako Unibertsitate Publikora, bere irakaskuntzaren eta zerbitzuen eskaintza ezagutzeko. Unibertsitate horrek lankidetza hitzarmena sinatu zuen NUPekin 2003an, eta hitzarmenari esker bi unibertsitateetako dozena bat ikasle eta irakaslek mugikortasun eta truke programetan parte hartu dute. Bisita honetako programari jarraiki bilerak egingo dira Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikastegi eta fakultateetako arduradunekin, bai eta hizkuntza-zerbitzuak edo nazioarteko harremanetako zerbitzuak ezagutzeko topaketak ere.

Programari 9:30ean eman zaio hasiera. Julio Lafuente NUPeko errektoreak ongietorria eman dio Japoniako ordezkaritzari. Yamaguchi Prefekturako Unibertsitateko ordezkaritzako kide dira Kensuko Esato lehendakaria, Robert Schalkoff Nazioarteko Programetako Zerbitzuko zuzendaria eta Hizkuntzen Irakaskuntzako irakaslea, Tomoko Oota Erizaintzako Ikasketetako irakasle laguntzailea eta Takeshi Okada Irakaskuntza Gaietarako koordinatzailea. Ekitaldi horretan izan da, halaber, Yachiyo Shigematsu Yamaguchiko Unibertsitateko ikaslea. Ikasle hori Irakasletzako ikasketak egiten ari da NUPen.

zoom Japoniako ordezkaritza Japoniarekin lotutako Liburutegiko antzinako fondoko liburuei begira

Japoniako ordezkaritza Japoniarekin lotutako Liburutegiko antzinako fondoko liburuei begira

Arrosadiko campuseko zenbait tokitara bisita egin eta gero, Japoniako ordezkaritza hainbat zerbitzu, ikastegi eta fakultatetako arduradunekin bildu da. Zehazki, arduradun hauekin bildu da gaur: Javier Casalí Nazioarteko Harremanetarako eta Lankidetzarako errektoreordea, Nekane Oroz Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiko zuzendaria eta Begoña Pérez Gizarte Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko dekanordea eta Gizarte Laneko titulazioko arduraduna.

Bihar, asteazken goizean, bilera izango dute Osasun Ikasketen Eskolan, Barañaingo etorbidean, Blanca Marín zuzendariarekin eta Milagros Pollán Erizaintzako Graduko nazioarteko mugikortasuneko arduradunarekin. Gero, Eskolako instalazioetara bisita egingo du Japoniako ordezkaritzak. Programari amaiera emateko, bilera bana egingo dira Ignacio Matías Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko zuzendariarekin eta María Jesús Goicoechea Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko zuzendariarekin.

Hitzarmena 2003az geroztik

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Yamaguchi Prefekturako Unibertsitateak lankidetza hitzarmena sinatu zuten 2003an. Hitzarmenak bi urte geroago hasi zen fruituak ematen ikasle eta irakasleen trukerako programa batekin. 2005-06 ikasturteaz geroztik, Yamaguchiko bederatzi gaztek egin dute beren Irakasletzako ikasketen parte bat NUPen, eta NUPeko Ingeniaritzako bi ikaslek, berriz, Japoniako unibertsitatean. Horretaz gainera, bi irakaslek, unibertsitate bakoitzetik bana, ikerketa-egonaldia egin zuten 2005-069 ikasturtean, Nafarroako landa-eremuan landa-turismoari eta teknologia jasangarriari buruzko proiektu bat garatzeko.

Yamaguchi Prefekturako Unibertsitatea 1894an sortu zen irakaskuntza zentro gisa, baina 1949 arte ez zuen lortu unibertsitate maila. Bi unibertsitate campus ditu eta bere ikasketak Fakultate hauetan egituratuta daude: Giza Zientziak, Hezkuntza, Ekonomia, Zientziak, Medikuntza, Ingeniaritza eta Nekazaritza.