Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiak ia 2.000 ikaspostu eskainiko ditu 2011-12 ikasturteko lehen seihilekorako. Prozesua astearte honetan, uztailaren 26an, hasi da ikasle berrientzako maila probekin, eta matrikula Interneten bidez egingo da abuztuaren 1etik 30era arte. NUPek ikaspostuak eskaintzen ditu ingelesa, frantsesa, alemana, txinera, euskera eta gaztelania ikasteko ikastaro presentzialen, erdi presentzialen eta tituluak lortzeko prestakuntza ematen duten ikastaroen bidez.

Ikasle berriek astearte honetan hasi dituzte maila probak. Izangai bakoitzak matrikula egin nahi duen hizkuntzan zein ezagutza maila duen erakusten du azterketak, eta aldez aurretiko hitzordurik gabe egin daiteke abuztuaren 26ra arte Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian, Sario eraikinean, 8:30etik 13:30era.

Bestalde, matrikula egiteko epea abuztuaren 1etik 30era arte dago irekita. Inskripzioa Interneten bidez egiteko aukera dago http://www1.unavarra.es/centroidiomas webgunean aldez aurretik hitzordua eskatzeko sistema baten bidez. Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian dagoeneko ikasketak egin dituztenek mezu elektroniko bat jasoko dute egun hauetan, hurrengo ikasturtean matrikula zein mailatan egin behar duten esaten duen informazioarekin. Gaurtik, asteartetik, aurrera ikasle hauek eska dezakete matrikula egiteko hitzordua erabiltzaile-izena eta esleitutako pasahitza adierazita. Ikastegiko Multimedia Baliabideen Zentroko ordenagailuak erabilgarri egongo dira matrikula egiteko aldian, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.

Eskaintzen diren hizkuntzetako A1 mailan matrikula egin nahi duten sarrera berriko ikasleek erabiltzaile-izena, pasahitza eta matrikula egiteko hitzordua eskatu beharko dute Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian bertan edo 948169791 telefono zenbakira deituta. Maila proba egiten duten ikasleek, aldiz, mezu elektroniko bat jasoko dute beren erabiltzaile-izenarekin, pasahitzarekin eta matrikula egiteko hitzorduarekin.

Ikaspostu librerik gelditzen bada, Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiak matrikula egiteko bigarren epe bat irekiko du 2011-12 ikasturteko 2. seihilekorako. Ikaspostu horietan interesa duten ikasleek behar diren egiaztagiriak aurkeztu edo dagokion hizkuntzan dituen ezagutzak frogatu beharko ditu maila proba bat eginez. Matrikula egiteko aldi berri hau 2012ko urtarrilaren 23tik otsailaren 10era arte egingo da.