Jakiunde akademiak urteko lehen ohiko osoko bilkura egin du gaur apirilaren 15ean, 10:00etatik aurrera, Hendaiako Abadia jauregian. Bertan Julio Lafuente Nafarroako Unibertsitate Publikoko erektorea egon da.
Euskal hizkuntza eta kulturaren lurralde guztietan, hurrenez hurren, biltzeko ohiturari jarraiki, oraingoan Hendaian, Anton Abadia jauregian, izan da Jakiunderen bilkura. Izan ere, zientzialari, bidaiari eta mezenas handi horrek sortutako literatura lehiaketen, lore jokoen, 160. urteurrena beteko da aurten. Osoko bilkuran izan da Hendaiako alkatea ere, Baptiste Sallaberry jauna, eta bertaratuei ongietorria eman die hitz batzuekin.
Osoko bilkuran, Jakiundeko kide izendatuko dute María Bayo sopranoa, besteak beste, 2002an, Nafarroako Gobernuaren Príncipe de Viana saria jaso zuena eta, 2009an, Espainiako Gobernuaren Musika Sari Nazionalaren irabazlea. Sopranoak eta Jean Haritschelhar jaunak –hainbat unibertsitatetako honoris causa doktore, Euskaltzaindiko lehendakari ohi, Miarritzeko ohorezko dominaren irabazle eta Jakiundeko kide– beren ibilbide profesionalari, bakoitzaren espezializazio alorrei eta egun lantzen ari diren gaiei buruzko azalpen labur bana eman dute.
Maria Bayok bere aldetik, bere operista karrera profesionalaz hitz egin du Jakiunde kide izendatu duten egun hontan. Garai haietan, duela 23 urte, Espainian arlo honetan ikasketarik burutzea pentsaezina zen. Beraz, Detmoldeko Hofschulera abiatu zen bi urtez non bere estilo nahiz ahots-teknika hobetu zituen. Denboraldi bat atzerrian bakarrik igarotearen garrantzia azpimarratu du, aberasgarria eta onura baitakar. Maria, hain zuzen ere, horrela iritsi zen bere profesioa ulertzera.
Bere profesioa atletenekin alderatu du, biek gorputza entrenatu behar baitute. Gainera, laneko tresna, hau da, euren ahotsa, zaindu beharraren garrantzia azpimarratu du. Eta horrezgain, osasuntsu bizitzearen beharra aipatu du ere, berak laneko tresna soinean baitarama. Duela 6 hilabete, egin zuen bere lehen opera euskaraz, eta orain esku artean duen proiektuan portugesez ari da.
Beste batzuetan aditzera eman izan den bezala, mintzaldi hauek kideen kezka zientifiko, artistiko eta literarioak ezagutzea xede duen tradizio akademikoaren barruan kokatzen dira, eta ezagupen eta iritzien trukea errazten dute, are beharrezkoagoa, Jakiunde bezalako erakunde interdisziplinario batean.
Ondoren, osoko bilkurako gai nagusiak tratatu dituzte, hala nola, abian dagoen eta arrakasta nabarmena lortu duen Topaketak programa. Berorren helburua zein bere espezializazio eremuan izen handia duten pertsonaiak ikastetxeetara eramatea eta, elkarrizketen bidez, ikasleak ezagutza zientifiko, artistiko eta literariora hurbiltzea eta motibatzea da.
Jakin-mina programa pilotua ere aurkeztu da esandako bilkuran. Gaitasun intelektual handiak dituzten ikasleen kezkak, motibazioak eta trebetasunak bideratzeko formulak bilatzeko asmotan Jakiunderi egindako eskaera bat dago programa pilotuaren jatorrian. (Lehen ekitaldia apirilaren 8an izan zen, ostirala, CIC Nanogunen. Ia berrogeita hamar ikaslek entzun zuten ondorengo hitzaldia: «Nanofotónica: cuando la luz se hace pequeña»)
Barne gaiei dagokienez, hainbat gai aztertu dira. Hona, ondoren, nabarmenetako batzuk: Jakiunderen etorkizuneko egoitza eta hausnarketa prozesu bat abiaraztea akademiaren hazkundeari ekin aurretik.