Joan eduki nagusira

zoom Liburuaren azala

Liburuaren azala

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Laetoli argitaletxeak Las dos culturas bildumako bigarren liburua argitaratu dute, “Fisika para Andrea” izenburukoa. Egileak, Rafael Alemañ ikertzaileak, bere alaba txikiari fisikaren garapena azaltzen dio, zientzia honen ideia nagusien bidez, beren sortzaileek sortu zituzten moduan.

“Zientzia komunikatzeko bide atseginenetako bat dugu zientziaren gorabehera historikoak kontatzea, bere jakintzaren oinarriak eta zientziaren bultzatzaileen ahaleginak aurkeztea, guztion adimen-unibertsoa zabaltzeko ekarpenarekin batera”, dio Rafael Alemañek liburuaren sarreran. Eta helburu honek, naturaren funtzionamenduarekiko lilurarekin eta hura aurkitzeko gogo biziarekin batera, “Física para Andrea” izenburuko liburua idaztera eraman du.

Liburua, Manuel Toharia zientzilari eta hedatzailearen hitzaurrea duena, Galileori eta Newtoni eskainitako kapituluarekin hasten da, “materiak duen inertzia izeneko propietate misteriotsuaz zerbait gehiago jakiteko”, eta ikusteko “bi zientzilariek propietate honi buruz zuten ideia ez zela inola ere gaur egunekoa, guk modu okerrean bereganatzen dieguna” dio egileak. Gainerako kapituluak, Alemañek hainbat kontzeptu analogia eta irudien bidez azaltzeko erabiltzen dituena, ondoko hauei buruzkoak dira: Maxwell eta entropia; Faraday, eremua eta eter mekanikoa; Einstein eta erlatibitatearen printzipioa; Einstein eta espazio-denbora kurboa; Einstein eta igogailua; Schördinger, katua eta teoria kuantikoa; Bohm eta ez lokaltasuna; Hubble eta unibertsoaren espantsioa; Lorentz, tximeleta efektua eta kaosaren teoria; eta Higss, mexikar kapela eta masaren jatorria.

Rafael Alemañ Biokimikan lizentziaduna da Valentziako Unibertsitatean eta Oinarrizko Fisikan lizentziaduna UHUNen. Gaur egun Elxeko (Alacant) Unibertsitateko ikertzaile laguntzailea eta doktoregaia da, Materialen Teknologian. Hedapen zientzifikoko hainbat liburu idatzi ditu, “Grandes metáforas de la física”, “Tras los secretos del universo”, “Relatividad para todos”, “Física para todos” eta “Fronteras de la realidad”, besteak beste.

Laetoli argitaletxea, Nafarroako Unibertsitatearekin batera liburu hau argitaratzen duena, banaketaz eta merkaturatzeaz arduratzen da.