Joan eduki nagusira

zoom Ezkerretik eskuinera, Susana Irisarri, Alfredo Mlucasse, Iñigo Arozarena, Theres Rathmanner eta Juan Maté.

Ezkerretik eskuinera, Susana Irisarri, Alfredo Mlucasse, Iñigo Arozarena, Theres Rathmanner eta Juan Maté.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak hitzarmena egin du Mozambikeko Unibertsitate Katolikoarekin, Afrikako herrialde hartan elikagaien prozesatuan adituak diren irakasleen prestakuntza-proiektu bat abian jartzeko. NUPeko Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoaren ekarpenak izango dira Chimoioko Elikagaien Teknologia Fakultateko Nekazaritzako Elikagaien Ingeniaritza titulazio sortu berrian eskolak ematen dituzten irakasleen prestakuntza, eta elikagaien analisirako eta prozesaturako oinarrizko laborategi baten sorrera.

Bi unibertsitateek ez dute hitzarmena sinatu oraindik ere, baina Unibertsitateko irakasleek eta teknikariek berriki Mozambikera egindako bisitaldi batean gauzatu da hitzarmen hori. Aipatu bisitaldian ezagutu zituzten Chimoion dauden beharrak. Barazki eta fruitu ekoizpen handia duen baina barazki eta fruitu horiek prozesatzeko eta kontserbatzeko baliabiderik ez duen probintzia baten hiriburua da Chimoio. Pertsona hauek izan dira NUPen ordezkaritzaren kide: Iñigo Arozarena eta Juan Maté Elikagaien Teknologia Arloko irakaslea eta izen bereko sailaren zuzendariordea, eta Susana Irisarri Nazioarteko Harremanetako eta Lankidetzako Arloaren Garapenerako Lankidetzako kudeaketaria.

zoom Elikagaien merkatu bat Chimoion.

Elikagaien merkatu bat Chimoion.

Chimoion egin zuten egonaldian, bilerak izan zituzten Ramires Alfredo Mlucasse Mozambikeko Unibertsitate Katolikoak herri horretan zuen koordinatzailearekin eta Theres Rathmanner Horizon 3000 erakundearen teknikari nutrizionistarekin, Elikagaien Teknologia Fakultateak Elikagaien Teknologia Ingeniaritza titulazioa ezartzeko duen aholkularia ere badenarekin.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak lankidetzako esparru hitzarmen bat sinatuta dauka Mozambikeko Unibertsitate Katolikoarekin nekazaritza ingeniaritzarekin lotutako proiektuak garatzeko. Horietako baten xedea da Cuambra eskualdean lorzoruak eta urak analizatzeko laborategi bat kudeatzeko irakasleak prestatzea.

Eskualde barazki eta fruitu ekoizlea

Chimoioko Elikagaien Teknologiako Fakultateak Nekazaritzako Elikagaien Ingeniaritzako titulazio berri bat abian jarri zuen orain dela bi urte, baina ez dauka irakasle iraunkor kualifikaziodunik. Proiektu honen lehenengo zatiaren xedea izango da irakasleen prestakuntza, NUPeko irakasleek Mozambiken egingo dituzten egonaldi laburrak Chimoioko Fakultateko irakasleek Arrosadiko Campuseko prestakuntza programetan izango duten parte-hartzearekin uztartuz. Bigarren fase batean, Unibertsitateak elikagaien analisirako eta prozesaturako oinarrizko laborategi baten sorreran parte hartzea aurreikusten da.

Ekimen honen azken helburua da teknikariak prestatzea elikagaien prozesatuan, teknikari horiek Chimoio inguruan dauden eta egun eskulan espezializatua kanpotik ekarri behar duten enpresa askotan integratzeko. Hiri hau eta bere ingurua barazki eta fruitu ekoizle handiak dira, baina ekoizpenaren parte bat galdu egiten da barazkiak eta fruituak prozesatzeko eta kontserbatzeko azpiegitura egokirik ez dagoelako. NUPek toki horretarako aproposak diren eta azpiegiturarik ez izatearekin bateragarriak diren teknologiak eskaini nahi ditu; esaterako, fruituen eta barazkien lehorketa.