“Virgilio Leret, El caballero de Azul” izenburuko dokumentala, AENA Fundazioak eta Euskal Telebista ekoiztu dutena eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren lankidetza duena, gaur goizean aurkeztu da prentsaurreko batean, Iruñean. Lanak Virgilio Leret Ruiz iruindarraren bizitza ekartzen du gogora. Armadako kapitaina, hegazkinlaria eta elektrizitateko ingeniari mekanikoa izan zen, eta 1935ean erreakziozko lehen motor turbokonpresorea patentatu zuen. Armadan zeraman karrera lasterra eta distiratsua bapatean amaitu zitzaion Melillan, 1936ko uztailaren 17an, kolpisten erreboltari aurka egiteagatik afusilatu zutenean.
Prentsaurrekoan parte hartu dutenak izan dira Teresa Díez-Caneja AENA Fundazioko zuzendaria, Camino Oslé NUPeko Gizarte eta Kultura Proiekziorako errektoreordea, Mikel Donazar dokumentalaren zuzendaria eta Nafarroako EITBko ordezkaria eta Carlota Leret O’Neill, Virgilio Lereten alaba. Dokumentala gaur arratsaldean proiektatuko da Iruñean, eta ostiralean ETBko "Noche de crónicas" programan emango dute.
Lanak Virgilio Leret zenaren irudia berreskuratzen du. Iruñean jaioa, 1902an, armadako kapitaina, hegazkinlaria eta elektrizitateko ingeniari mekanikoa izan zen. eta 1935ean erreakzio jarraituko lehen motor turbokonpresorea patentatu zuen. Bere karrera lasterra eta distiratsua bapatean amaitu zitzaion Melillan, 1936ko uztailaren 17an, kolpisten erreboltari aurka egiteagatik afusilatu zutenean. Gertaera hori izango zen Espainiako gerra zibileko lehen adierazpena.
Virgilio Leretek fikziozko liburuak El caballero del Azul izenordez sinatu zituen, eta Carlota O'Neill idazle eta kazetariarekin ezkondu zen. Andre horrek oso sakon markatu zuen haren bizitza, eta hil zutenean haren oroitzapena gordetzeko ardura hartu zuen.
Ordu bat eta hamar minututan zehar, dokumentalak Lereten eta haren familiaren historia aurkezten du. Protagonistaren irudi argitaratu gabeak erakusten dira, eta El Atalayongo (Melilla) ur-hegazkinen basean gertatutakoaren zuzeneko lekukoen testigantzak biltzen dira. Halaber, historialari eta ikertzaile ospetsuek hartzen dute parte, besteak beste, Paul Prestonek, Angel Viñasek edo Gabriel Cardonak, berriki zendua. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aldetik parte hartzen du Angel García Sanz Marcotegui Historia Garaikideko katedradunak.
Leret kapitainaren eta bere familiaren historian zientziako emakume eta gizon, profesional eta intelektual askoren patua islatzen da, Espainiako gerra zibilaren tragediak markatu zuen XX. mendeko aztoraldian.