Joan eduki nagusira

Bihar, osteguna, martxoak 17, jardunaldi bat egingo da Nafarroako Unibertsitate Publikoan, marketinak enpresan eta gizartean duen garrantzia aztertzeko Lacturale eta Cinfa enpresetako arduradunek azaldutako bi kasu praktikoren bidez. “Garai berriak, produktu berriak” da NUPeko III. Marketin Jardunaldiaren izenburua, eta Enpresen Kudeaketa Saileko Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerketa Arloak antolatu du.

Topaketa hau EAZLko, Ekonomiako eta Enpresa Zientzietako ikasleei zuzenduta dago, bai eta unibertsitate komunitateko gainerako kideei eta orokorrean nafar gizarteari ere. Jardunaldia 15:30ean hasiko da Ikasgelategiko 09. ikasgelan, eta, azalpenen ondoren, solasaldia izango da.

Maite Azpiroz SAT Lacturale taldearen Marketin arduradunak emango du lehen hitzaldia. Enpresa honek Ekoizpen Integratuko Sistemaren ziurtagiria duten ustiategietan ekoiztutako esnea merkaturatzen du. “Badakizu zer dagoen Lacturale markako esne baso baten atzean? Lacturale, gorantz, gorantz doan esnea” da Maite Azpirozek emango duen hitzaldiaren izenburua, eta enpresa honen jatorria, bere filosofia eta marketin planaren barnean egin dituzten ekintzak azalduko ditu.

III. Marketin Jardunaldian azalduko den bigarren kasu praktikoa Cinfa enpresarena izango da. Cinfa farmazia-laborategi bat da, zeinak egoitza Nafarroan eta 750etik gora profesional baititu. Santiago Conde Laboratorios Cinfako Dermoko Negozio Unitateko Produktu buruak aurkeztuko du enpresa honen esperientzia “Laboratorios Cinfaren Dermofarmazia Proiektua: merkatu berri batean Marka sortzeko kasu praktikoa” izenburua duen hitzaldiaren bidez. Proiektu hau dermofarmaziako lerro berri bat da, era guztietako azalak zaintzeko sendabideak dituena. Hitzaldian, produktu hau garatzeko eman diren urratsak, merkatu-ikerketa, aukeratutako izena edo produktua merkaturatzeko abian jarritako marketin plana azalduko ditu.