Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak lehen aldiz onetsi du Lan Arriskuei Aurrea Hartzeko Plan bat. Helburua du bere zerbitzuko langile guztien segurtasuna eta osasuna bermatzea, lanarekin lotutako alderdi guztietan. Gobernu Kontseiluak onetsitako plan hori arau, irizpide, prozedura, jarraibide, jarduera eta gomendioen bilduma egituratua da, lan-arriskuei aurrea hartzeko eta Unibertsitateko gainerako jarduerekin koordinatzeko garrantzitsuak diren faktoreen kudeaketa ona bermatzeko.

Agirian lan-arriskuei aurrea hartzeko gaietan dagoen araudia jasotzen da, helburuak definitzen dira eta erantzukizunak eta eginkizunak esleitzen zaizkie NUPeko hierarkia-mailei. Planaren helburu zehatzak honako hauek dira: lan-arriskuei aurrea hartzeko planaren ezarpena eta funtzionamendua bermatzeko betekizun orokorrak definitzea, mekanismo egokiak sortzea arau indardunak betetzen direla bermatzeko, hierarkia maila guztiek laneko segurtasun gaietan dituzten erantzukizunak eta eginkizunak definitzea, eta langileak prerstatzeko, kualifikatzeko eta motibatzeko bitartekoa izatea.

Plan hau onestean NUPen asmoa da Lan Arriskuei Aurrea Hartzeko Kudeaketa Sistema bat definitu eta prestatzea, aldian behin egiaztatzeko arriskuei aurrea hartzeko jardueren plangintza eta izaten diren emaitzak, erabili behar diren baliabideen eta prozeduren arteko egokitzapena, edo sortzen diren ekimenen ezarpena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoan, 2005. urteaz geroztik, lan-arriskuei aurrea hartzeko politika bat dago, errektorearen ebazpen baten bidez onetsi zena. Agiri hartan, jadanik, helburuak ziren kudeaketa-ereduak garatzea Unibersitateko eguneroko jardunean lan-arriskuei aurrea hartzeko, barne ikuskaritzak sustatzea politika horien betetze maila ezagutzeko, eta Lan Arriskuei Aurrea Hartzeko Plan bat, orain jaio dena, prestatzea.

Halaber NUPen badago, 1997. urteaz geroztik, segurtasun eta osasun Batzorde bat. Partaidetzarako organo paritario eta kolegiatua da, lan arriskuei aurrea hartzeko gaietan egiten diren jardunak aldiro eta aldizka kontsultatzeko. 28 kide ditu: horietatik 14 lan-arriskuei aurrea hartzeko ordezkariak dira eta gainerako kideak Unibertsitatearen ordezkariak. Batzordearen helburuak dira, besteak beste, lan baldintzen hobekuntzak sustatzea eta prebentzioa arriskuei aurrea hartzea Unibertsitatearen esparru guztietan integratzea.
Planaren agiri osoa kontsultatzeko, hemen: http://www1.unavarra.es/conocerlauniversidad/normativa/otras-disposiciones