Joan eduki nagusira

zoom Darwinen liburuaren azala.

Darwinen liburuaren azala.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Laetoli argitaletxeak argitara eman dute Charles Darwin “Plantas trepadoras" izenburuko liburua, orain arte gaztelanizaz argitaratu gabe zegoena. Landare mota horien mugimenduari buruzko lehen azterlan sistematizatua izan zen. “Plantas trepadoras” izenburukoarekin, sei dira, dagoeneko, NUPek eta Laetolik elkarrekin argitaratu dituzten liburuak, Biblioteca Darwin bildumaren bidez, ingeles naturalistaren lana gaztelaniaz berreskuratzeko asmoarekin.

Charles Darwinek 1865ean idatzi zuen lan hori, hiru urtetan zehar Down herrian zuen etxean, eta bere estudioan jarri zituen landare igokarien nutazio mugimenduak behatu eta aztertu ondoren.

José-Pío Beltránek liburuaren sarreran dioen bezala, “entzun ohi da landareak, animaliak ez bezala, lekuz aldatu ezin diren organismoak direla, ura edo elikagiak lortzeko edo harrapakariengandik edo estresa sortzen duten ingurmen baldintzetatik aldentzeko”. Baina Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Zentroaren (CSIC) irakasle eta ikertzaile honek gehitzen duenez, landareek zenbait mugimendu egiteko ahalmena dute, eta horren bidez eginkizun batzuk bete ahal dituzte, esaterako, ura eta elikagaiak xurgatu eta eguzkiarekiko orientazioa optimizatzea. Lan horretan, Darwinek landare igokarien mugimenduari buruzko lehen azterlan sistematizatua egin zuen, eta hipotesi ebolutibo bikainak proposatu zituen mugimendu hori eta organismo igokariek oinarritako dituzten formen jatorria eta hobekuntza azaltzeko.

NUPek eta Laetolik elkarrekin argitaratu duten liburu honen hitzaurrearen egilea Eudald Carbonell da. Espainiako zientzilari ezagunenetako bat da, batez ere Atapuercako aztarnategian egin dituen aurkikuntzengatik. Kuaternarioko Geologian doktore da Pierre et Marie Curie Unibertsitatean, eta Historian doktore Bartzelonako Unibertsitatean.

Martí Domínguezek zuzentzen du Darwin Liburutegia. Valentziako Unibertsitateko irakaslea, Mètode aldizkariko zuzendaria, nobelagilea eta prentsa kolaboratzailea da. “Plantas trepadoras” izenburukoa bilduma honen seigarren liburua da. Aurretik ondoko hauek argitaratu dira.

Charles Darwinek bizi artean argitaratu zituen 17 liburuetatik, oso gutxi itzuli izan dira gaztelaniara. Biblioteca Darwin izenekoak, utzikeria nabarmen hori konpondu nahi du, eta historian izan diren zientzialari eta pentsalari handienetako baten lanak argitaratu nahi ditu, batzuetan estreinakoz gaztelaniaz eta beste batzuetan itzulpen berriak kaleratuz.