Plaza de la Cruz Institutua txapeldun izan da gaur Nafarroako Unibertsitate Publikoan jokatutako Batxilergo Lehen Eztabaida Torneoan. Bertan Iruñerriko 14 ikastetxetako 70 gaztek parte hartu izan dute guztira. Txapeldunordea San Igncaio Ikastetxea (Jesuitas) izan da. Eztabaidarako gaia hauxe izan da: “Ikastetxeetan erabiltzen den janzkera arautu behar al da?”.
Gai horren inguruan ere finalerdiak jokatu dira aurretik Monjardín eta Plaza de la Cruzen artean, alde batetik, eta San Ignacio eta Basoko ikastetxeen artean, bestetik. Txapeldunak 1.000 euroko saria jaso du ETA txapeldunordeak, berriz, 850 Eurokoa. Hizlari hoberenendako aipamena Monjardin Lizeoko Patricia Sevillanorentzat izan da.
Talde txapelduna, Plaza de la Cruz Institutua, honela zegoen osatuta: Tamara Hurtado Leza, Peio Elustondo Martín, Iñigo Eraso Pérez de Urabayen, Beatriz Sevilla Montero eta Arantxa Bezunartea Pascal. Taldearen koordinatzailea Marina Aramendia zen. San Ignacio Ikastexean, berriz, ondoko Hajek aritu dira finalean: Ana Castiella García, Lara Castillo Baztán, Marina Fernández Barcos, Miguel Basterra Latasa eta Iñigo Aguas Ardáiz. Koordinatzaile lanetan Sergio Moracho Garnica ibili da.
Jende aurrean hitzegiteko trebetasuna
Batxilergoko Eztabaida Torneoa sortu da Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Parlamentuak azken urteotan unibertsitateko ikasleen artean, arrakasta nabarmenarekin, sustatzen duten eztabaida jardueraren hedapen gisa. Kasu honetan, Nafarroako Batxilergoko 2. ikasmailako ikasleei zuzendutako prestakuntzako eta lehiaketako ekitaldia izateko proposatzen da torneoa. Horrela aukera ematen zaie ikasleei hainbat trebetasun garatzeko, esate baterako, jendaurrean hitz egitea, taldean l,an egitea, informazioa aztertzea edo argudiatzea. Trebetasun horiek ikasleen prestakuntza pertsonalerako interesgarriak izateaz gain, Graduko unibertsitate ikastekin lotutako zeharkako gaitasun batzuk eratzen dituzte.
Batxilergoko Eztabaida Torneoan bi zati izan dira. Lenbizikoan, ikasleek prestakuntza lantegi batean parte hartu zuten. Bertan, esperientzia luzea duten profesionalek jarraibideak eman zizkieten eztabaidarako oinarrizko teknikei buruz. Halaber, haiekin batera landu zuten lehiaketarako aukeratu den gaia. Lehiaketa fasea atzo hasi eta gaur arratsaldean amaitu da, azken eztabaidarekin eta sarien banaketarekin.
Taldeak hiru multzotan banatu dira. Lehenbizikoa, honako hauek osatu dute: Miravalles ikastetxea, Escolapios, San Ignacio, San Cernin eta Hijas de Jesús ikastetxea. Bigarrenean, honako hauek zeuden: Santa Teresa de Jesús ikastetxea, San Fermin Ikastola, Irubide, Plaza de la Cruz BHI eta Basoko BHI. Hirugarrenean, berriz, honako hauek lehiatu dira: Barañain BHI, Irabia ikastetxea, Liceo Monjardín eta El Redín ikastetxea.
Finaleko epaimahaia honela zehoen osatuta: Miguel Gómez-Aleixandre, Oscar Orzáiz, Rafael García Santos, Eduardo Prieto y María Luisa Los Arcos. Epaileek balioetsi dituzten alderdiak dira, besteak beste, argudioen aniztasuna, ebidentzien zorroztasuna, hizlarien naturaltasuna eta adierazgarritasuna, ahotsa zein isiluneak menderatzea, hizkera aberatsa eta egokia eta taldearen jokaera.