Joan eduki nagusira

zoom Unibertsitateko Eztabaida Ligaren irudi ba, Parlamentuan joan den den maiatzean egin zenarena.

Unibertsitateko Eztabaida Ligaren irudi ba, Parlamentuan joan den den maiatzean egin zenarena.

Iruñeko eta Iruñerriko hamalau institututako 70etik gora ikaslek parte hartuko dute Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Parlamentuak antolatzen duten Batxilergoko I. Eztabaida Torneoan. Azaroaren 5ean eta 6an egingo da. Izena eman duten taldeek, bakoitza Batxilergoko 2. ikasmailako ikasleek osatua, ondoko galdera honi buruz eztabaidatu beharko dute: “Ikastetxeetan erabiltzen den janzkera arautu behar al da?”. Gai honek batxilergoko ikasleen interesa pizten du, eta oso baliagarria izan daiteke haiei azaltzeko zer den eztabaida bat, eta nola aztertu eta defendatu behar den ikuspuntu bat.

Prestakuntza ekimen honetan parte hartuko duten ikastetxeak ondoko hauek dira: Barañain BHI, Irubide, San Fermín ikastola, Plaza de la Cruz BHI, Irabia ikastetxea, San Ignacio ikastetxea, Miravalles ikastetxea, Basoko BHI, Calasanz ikastetxea, Liceo Monjardín, El Redín ikastetxea, San Cernin ikastetxea, Santa Teresa de Jesús ikastetxea, Hijas de Jesús ikastetxea.

Batxilergoko Eztabaida Torneoa sortu da Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Parlamentuak azken urteotan unibertsitateko ikasleen artean, arrakasta nabarmenarekin, sustatzen duten eztabaida jardueraren hedapen gisa. Hain zuzen, torneoa proposatzen da prestakuntzako eta lehiaketako ekitaldia izateko, Nafarroako batxilergoko 2. ikasmailako ikasleei zuzendua. Horrela aukera ematen zaie ikasleei hainbat trebetasun garatzeko, esate baterako, jendaurrean hitz egitea, taldean lan egitea, informazioa aztertzea edo argudiatzea. Trebetasun horiek ikasleen prestakuntza pertsonalerako interesaz gain, Graduko unibertsitate ikastekin lotutako zeharkako gaitasun batzuk eratzen dituzte.


Prestakuntza eta lehiaketa


Batxilergoko Eztabaida Torneoan bi zati daude. Lehenbizikoan, parte hartzen duten ikasleek prestakuntza lantegi batean egongo dira. Bertan, esperientzia luzea duten profesionalek jarraibideak emango dizkiete eztabaidako oinarrizko teknikei buruz. Halaber, haiekin batera landuko dute lehiaketarako aukeratu den gaia. Prestakuntza lantegi hori hiru modulutan garatuko da. Nafarroako Unibertsitate Publikoan emango dira, gaur ostiralean, urriaren 22an, eta bihar larunbatean, urriaren 23an. Lehen saioa 15:00etan izango da, ikasgelategiko 228. eta 229 ikasgeletan.

Beste alde batetik, lehiaketa fasea azaroaren 5erako eta 6rako programatu da. Lehiaketaren mekanika Unibertsitateko Eztabaida Ligarako aurreikusten denaren antzekoa izango da. Taldeak elkarrekin lehiatuko dira, aldez aurretik zozketaren bidez esleitu diren aurkako jarrerak defendatuz. Hitz egiteko txandak itxiak izango dira, eta iraupena 24 minutukoa izango da, gehienez ere.

Epaimahaia NUPeko irakasleek eta antolatzaileek gonbidatutako pertsonek osatuko dute. Epaileek balioetsiko dituzten alderdiak dira, besteak beste, argudioen aniztasuna, ebidentzien zorroztasuna, hizlarien naturaltasuna eta adierazgarritasuna, ahotsa zein isiluneak menderatzea, hizkera aberatsa eta egokia eta taldearen jokaera.

Sailkapenerako lehen fase bat aurreikusi da. Lehen zortziek finaleko laurdenetan, finalerdietan eta finalean lehiatuko dira. Finala azaroaren 6an, larunbatean, izango da.