Joan eduki nagusira

zoom Ezkerretik eskuinera, José Martínez Pisón (Errioxa), Txus Pintor (Nafarroa), Manuel López (Zaragoza) eta Ramón Cancela, Zaragozako paraninfoan, Campus Iberusen bidez elkarturik.

Ezkerretik eskuinera, José Martínez Pisón (Errioxa), Txus Pintor (Nafarroa), Manuel López (Zaragoza) eta Ramón Cancela, Zaragozako paraninfoan, Campus Iberusen bidez elkarturik.

Hezkuntza Ministerioak 2010eko Nazioarteko Bikaintasun Campusaren kalifikazioa eman dio Campus Iberusi. Jakina denez, bikaintasun proiektu horretan Zaragoza, Errioxa eta Lleidako Unibertsitateez gain, Nafarroako Unibertsitate Publikoak ere parte hartzen du. Proposamenak ebaluatu dituen nazioarteko epai-mahaiaren ebazpena gaur goizean zabaldu da Madirlen, eta bertan proposamenen kalitatea nabarmendu da eta deialdian parte hartu duten unibertsitateen goi maila. Guztira, aurkeztu diren 22 proiektuetatik zortzi izan dira Nazioarteko Bikaintsasun Campusaren kalifikazioa jaso dutenak. Horrez gain, Campus Iberusek, beste bi proiekturekin batera, finantzaketarik haundiena jasoko du (5,3 milioi euro).

Ministerioaren ebazpena baloratzeko, prentsaurre bat eskaini dute eguerdian Zaragoza eta Errioxako Unibertsitateetako errektoreak diren Manuel J. López eta José Martínez Pisónek eta Lleidako Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Politikaren errektoreordeak, Ramón Cancelak. Zaragozan emandako prentsaurrean, oso positibotzat jo dute ebazpena eta eskertu egin dute proiektuan sinistu duten erakunde eta enpresen sostengua. Bertan ere Jesús María Pintor Nafarroako Unibersitate Publikoko Irakaskuntza errektoreordea agertu da, izan ere, albistea jakinarazi denean Julio Lafuente errektorea Sevillan baitzegoen, CRUEren bilera baten buru.

Jesús María Pintorrek esan duenez, erronka eta erantzukizuna da aldi berean lau unibertsitateentzat Campus Iberus proiektua Bikaintasun Campus izendatu izana. Irakaskuntza errektoreordearen iritziz, Campus Iberus esperientzia berria da Espainiako unibertsitatearentzat, izan ere, lau Autonomia Erkidegotako erakundeak sartu baitira proiektuan. “Lau unibertsitateok gai izan behar dugu elkarrekin lan egiteko unibertsitateko nazioarteko esparruan gure egoera hobetuko duen proiektuan”, adierazi du Pintorrek.

Osasunerako teknologia, nekazaritzako elikagaiak eta ondarea

Campusaren proposamenak duen ezaugarri berariazko bat da lankidetzarako borondatea izan dutela lau autonomia erkidegotan dauden unibertsitate horiek, zeinak jakintza-arlo guztiak baitauzkate. Guztira ia 73.000 lagun biltzen dituzte (9.000tik gora irakasle-ikertzaile, 3.000tik gora administrazio eta zerbitzuetako langile eta 61.000 ikasle).

Campusaren proposamena hiru espezializazio arloren inguruan egituratzen da: materialak eta teknologia bizitza kalitaterako (bi alderdi dituena: osasunerako teknologia, eta energia eta ingurumena); nekazaritzako elikagaiak eta nutrizioa; eta memoria, ondarea eta identitateak.

zoom Ezkerretik eskuinera, Ramón Canela errektoreordea (Lleida), José Martínez Pisón (Errioxa) eta Manuel J. López (Zaragoza) errektoreak eta Txus Pintor (Nafarroa) eta José Ramón Beltrán (Zaragoza) errektoreordeak.

Ezkerretik eskuinera, Ramón Canela errektoreordea (Lleida), José Martínez Pisón (Errioxa) eta Manuel J. López (Zaragoza) errektoreak eta Txus Pintor (Nafarroa) eta José Ramón Beltrán (Zaragoza) errektoreordeak.

Azpiegitura, zerbitzu eta zentro komunak abian jartzen arituko dira elkarlanean campuseko hiru unibertsitateak. Zehazki, proiektuak aurreikusten du Nazioarteko Graduondoko Zentro bat sortzea, beste zentro bat Berrikuntzarako eta Enpresak sortzeko, Enpresekin ikerketak egiteko zentro mistoak, eta Nazioarteko Harrerarako zentro bat. Horiek guztiak lau unibertsitateek kudeatuko dituzte.
Gainera, Campus Iberus proposamenaren barnean akordio bat prestatzen ari dira Frantziako Tolosa eta Pabeko unibertsitateekin, mugaz gaindiko campus bat eraikitzeko.

Elkarlanean aritzeaz gainera, campusa osatzen dute unibertsitateak loturak estutuko dituzte produkzio-inguruarekin, eta beren proiektu komunean hartuko dituzte hainbat enpresa, erakunde eta hiri. Campus Iberus proiektuak hamabost bazkide estrategiko dauzka; enpresa eta erakundeak dira, denak liderrak beren jarduera arloetan.

Estrategia Universidad 2015 planaren helburuekin bat etorriz, Iberus osatzen duten unibertsitateek modernizazio proiektu bati ekinen diote, eta prestakuntzaren eta ikerketaren kalitatean eta bikaintasunean oinarrituko dute. Horrek modua emanen die beren nazioarteko posizioa Europan eta munduan ikustarazteko, eta, aldi berean, Ebro ibarrean jakintzaren elkartzaile eta euskarri izateko, izan ere, konponbideak eskainiko baitituzte jakintzan eta berrikuntzan oinarritzen den ekonomia eredu baten bilakaerarako.