Joan eduki nagusira

zoom ETSIIT-UPNA Racing taldea Alcañizeko zirkuituan bere motorrarekin eta jasotako sariarekin

ETSIIT-UPNA Racing taldea Alcañizeko zirkuituan bere motorrarekin eta jasotako sariarekin

Ingeniaritzako ikasleek osatzen duten ETSIIT-UPNA Racing taldeak, lehen saria irabazi du Industria Proiektu Hoberenari MotoStudent lehiaketan. Moto Engineering Foundation-ek mundu osoko unibertsitateetako taldeen artean sustatzen duen erronkan. Zilindrada txikiko (125 cc 2t) prototipo bat diseinatu behar da, eta harekin lehiatu. Saria 6.000 eurokoa da.

Asteburu honetan Espainia osotik aurkeztu ziren 25 unibertsitateen artean, NUPeko proiektua hoberena zela balioetsi zuten Alcañizeko Zirkuituan (Zaragoza) MotoStudent lehiaketako azken fasean. Ostiralean sei hoberenen artean sailkatu zuten proiektua, eta Ernesto Limousin, Ignacio Arenaza, Joaquín Eransus eta Javier Arana ikasleek ahoz defendatu zuten. Epaimahaiak honako fase honetan diseinuarekin, garapenarekin eta fabrikazioarekin lotutako alderdiak balioetsi zituen.

Asteburuan zehar, NUPeko motorrari hainbat proba egin zizkioten: egiaztatze estatikoa, erabilgarritasuna eta egonkortasuna lerro zuzenean (azelerazioa, balaztatzea, kronoetan pasatzea eta abiadura), eta arazorik gabe gainditu zituen probak. Larunbata arratsaldean, Motociclismo eta Solo Moto argitalpen espezializatuetako pilotu profesionalak motor bakoitzarekin hiru bira egin zituzten Alcañizeko ibilbidean, eta ETSIIT-UPNA Racing taldearen makina hobekien balioetsi zutenen artean zegoen, motorraren portaera orokorrari eta motorraren sendotasunari eta fidagarritasunari dagokienez.

Hoberenarentzako Saria larunbata gauean, gala afarian, jakinarazi zuten Industria Proiektu NUPeko taldeari emango ziotela. “Poza erabatekoa izan zen –esan du César Díaz de Ceriok, proiektuan zuzendu duten irakasleetako bat-, 18 hilabetetako lan gogorra eta etengabea konpentsatzen baitu. Guretzat sariak balio ikaragarria du, Espainiako 25 unibertsitateren arteko proiektuen lehiaketa irabazi baitugu, eta horrek NUPeko taldeko kideen eta ingeniarien maila adierazten baitu. Eta ez da paper hutsa, baizik eta guk geuk diseinatu eta eraiki dugun prototipoa ibili dabil, eta ondo gainera.

Igande goizean egin ziren zirkuituko probak. ETSIIT-UPNA Racing taldeari esleitu zioten pilotua Yerai Rodríguez zen. Azkenik, NUPeko motorra zazpigarren gelditu zen, gehieneko abiaduran hirugarren izan zen arren, 149 km/h, eta azkarrenak 155 km/h egin zituen.

Urtebete baino gehiagoko lana

ETSIIT-UPNA Racing Team taldea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskolako (TIIGMET) ikasle eta irakasle talde batek osatzen du. Karrera Amaierako Proiektutzat hartuko den lan hau egin bitartean, taldeak lehiaketako motorrak fabrikatzen dituen enpresa gisa jardun du urte luze batez: babesleak bilatu behar izan dituzte, motorraren diseinu grafikoa eta diseinu teknikoa kalkulu prozesuarekin egin dute, eta piezak fabrikatu dituzte.

Lehiaketa honetan parte hartzen duten taldeak titulazioko azken ikasmailetako ikasleek osatzen dituzte, beren unibertsitateetako irakasle baten edo batzuen tutoretzarekin. ETSIIT-UPNA Racing taldea 17 ikaslek osatzen dute eta horietako batzuk proiektua garatzen parte hartzen ari dira, izena eman ez duten arren. Horrela, hurrengo edizioetarako, Unibertsitateko taldearen jarraipena ahalbidetzen da, eta maila teknikoa handitzea ere bai, hartutako esperientziari esker.

Bestalde, tutoreak dira César Díaz de Cerio, Ibilgailuen Osagai eta Sistemetako eta Motozikleten Ingeniaritzako irakaslea, eta José Sancho Rodríguez, Automozio Ingeniaritza, Garraioaren Ingeniaritza, Motozikleten Ingeniaritza eta Material Konposatuetako irakaslea, besteak beste.

ETSIIT-UPNA Racing taldeak guztira hamar babesle eta bost erakunde laguntzaile izan ditu proiektu honetarako, eta horien artean motorrekin, finantza zerbitzuekin, eta material metalikoekin lotutako enpresak edo erakunde publikoak daude.

Taldeko kideak: Álvaro Larumbe Valencia, Xabier Arteta Erviti, Ibai Irigoien Ulayar, Ernesto Limousin Aranzabal, Ignacio Arenaza Borja, Unai Zabala Versteeg, Maite Apesteguía Amorena, Maite Arbeloa Murillo, Ángela Cildoz Guembe, María Cildoz Guembe, Iria Coba Antón, Miguel Ángel Urguelles, Iñaki Larrayoz, Íñigo Perez Celay, Javier Ramírez Canseco, Javier Arana Santamaría eta Joaquín Eransus Soba.

Irakasleak: César Díaz de Cerio García eta José Sancho Rodríguez.

Babesleak: Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa, Nafarroako Rural Kutxa, Circuito de Navarra, Asesoría Zabala, Industrias Metálicas Grupo IMCA, Elara Ingenieros, Ferretería Irigaray, Talleres Mutilva, Kukuxumusu eta Tagomedia.

Laguntzaileak: Donapea Institutua, Vidal Racing, INA-FAG, Lubricantes SIL eta Cadenas IRIS.