Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak Huarte de San Juan, Geografía e Historia aldizkariaren hamaseigarren alea argitaratu berri du. Bertan Antonio Muro Jurío Hizkuntzako katedradunaren artikulu bat dago “Pablo Antoñana y la historia: Noticias de la Segunda Guerra Carlista” izenburukoa. Alea Pablo Antoñanari eta Alfredo Floristani in memoriam dedikatua dago. Hainbat atal ditu, besteak beste, azterlanak, dokumentuak, errezentsioak eta doktoretza tesiei buruzko berriak.

Antonio Muro Juríok NUPen lortu zuen doktoretza “La obra narrativa de Pablo Antoñana” izenburuko tesiarekin. Berak egin du 2009an zendu zen nafar idazleari buruz ale honetan datorren azterlana. "Bere bizitzaren azken bi hamarkadetan -dio Antonio Murok- hainbat idazki sortu zituen, autobiografikoak, etnografikoak eta historikoak, eta azken horien artean aipagarriena Noticias de la Segunda Guerra Carlista dugu”.

Saiakera historiko hori da, hain zuzen, Muro irakasleak analizatzen duena: nolako lanean ari den “narratzailea-historialaria [Antoñana], narrazio diskurtso bat prestatzen baitu polifonia testuala garatzen duten baliabide literarioak erabiliz, horrela aukera emanez parte hartzaileen ahotsak sartzeko (aktak, gutunak, ordainagiriak, salaketak, aldarrikapenak eta bestelakoak idatzi zituztenenak) eta egilearen ahotsa ere bai. Azken honen ikuspuntutik azken gerra karlistaren eta gerra zibilaren arteko loturak azpimarratuta gelditzen dira".

Huarte de San Juan aldizkarian, halaber, beste sei azterlan daude, gai ezberdinei buruzkoak. Hasierakoa Iñigo Mugueta Morenok, NUPen Erdi Aroko Historiako doktoreak, egina da: “La primera industrialización en Navarra: las ferrerías en la Baja Edad Media”. Helburua da analizatzea nahi du nola garatu zen industria siderurgikoa Nafarroan, lehen burdinola horietako batzuk aurkitzea, eta jarduera ekonomiko berri horiekin batera sortu ziren gatazka ekonomiko eta sozialetako batzuk ezagutzea.

“El Archivo del Monasterio Cisterciense de Fitero en época moderna” izenburko azterlana ondoko hiru egileena da: Isabel Ostolaza Elizondo (NUP), Ignacio Panizo Santos (Artxibo Historiko Nazionala) eta Cristina Monterde Albiac (Zaragozako Unibertsitatea). Fiteroko monasterio zistertarraren artxiboaren ibilaldia aztertu dute, XVI. mendean hasi eta 1835. urtera arte. Hura berregiteko 1634, 1708 eta 1798ko inbentario zaharrak erabili eta Nafarroako Artxibo Nagusian eta Artxibo Historiko Nazionalean gordetzen den dokumentazioarekin alderatu dute.

Azterlanen kapituluan gainerako hauek ere agertzen dira: “Los Quijada de Los Arcos y su casa solariega”, Ana Mendioroz Lacambra Historia Modernoko doktorearena, “Fuentes documentales para la historia de la tecnología Navarra en el Archivo de la Oficina Española de Patentes y Marcas: los expedientes de patentes (1878-1939)”, María Jesús Berzal Tejero Marka eta Patenteen Espainiako Bulegoko Artxibo Zerbitzuko buruarena, eta “Faustino Aizkorbe: escultura pública en Navarra”, José María Muruzabal del Solar NUPeko doktoretzako ikaslearena; azken hau Nafarroako eskultura publiko garaikideari buruzko tesia prestatzen ari da.


Vianako Printzearen gutuna


“Documentos” atalean “Una misiva del Príncipe de Viana” izenburuko artikulua dator. Egilea da Pilar Bravo Lledó, Artxibo Historiko Nazionalekoa. Pobleteko abadeari igorritako gutuna da, haren bidez jakinarazteko hautatua duela Joan de Vinyoles fraidea, limosnari posturako.

“Aspalditik –dio egileak- faltan hartzen dugu dokumentu-corpus guztiz zehatza, pertsonaia historiko honi buruz Espainiako zein atzerriko artxiboetan dagoen material ugaria biltzen duena”. Aldizkarian agertzen den dokumentua “ez da bereziki aipagarria, duen izaeragatik, edo Nafarroako edo Aragoiko historiarako duen muntagatik. Besterik gabe, Carlos printzearen inguruan izan ziren gertakizunen lekukotasun adierazpen bat da".

Azkenik, Huarte de San Juan aldizkariak Manuel Ortuño Martínezen erreseina bat dakar, Diccionario biográfico del socialismo español (1879-1939) gaiaren gainekoa, eta bukatzeko doktoretza tesiei buruzko berriak daude, honako hau, hain zuzen: “La cuestión religiosa en Navarra: 1931-1933”, Francisco Javier Dronda Martínezena.