Joan eduki nagusira

Guztira, 142 ikasle atzerritarrek ikasiko dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2010-11 ikasturteko lehen seihilekoan, nazioarteko mugikortasun-programei, ia hamar direnei, esker. Ikasle horien erdiak, 74, Erasmus programan daude eta Europako herrialdeetakoak dira. Gainerakoak ondoko programetakoak dira: Virrey Palafox, Fundación Carolina, ISEP USA eta México, Martín de Rada, Erasmus Mundus, ikasle bisitariak edo Nafarroako Unibertsitate Publikoak hainbat herrialdetako unibertsitateekin sinatzen dituen aldebiko hitzarmenetakoak. 142 ikasle horietatik gehienak emakumeak dira, guztira 91, eta gainerakoak (51) gizonak dira.

Ikasleak, guztira 33 herrialdetakoak dira, gehienak Europakoak eta Latinoamerikakoak, eta datozen egunetan hasiko dira Iruñera iristen. Hain zuzen ere, 74 Europatik etorriko dira, 55 Latinoamerikatik, 8 Asiatik eta 5 Estatu Batuetatik. Jatorria honela banatzen da: Europako herrialdeetan Frantzia da ikasle gehien bidali duena, 19 baitira, gero datoz Italia (14), Alemania (12), Polonia (7) Txekiar Errepublika (5), Turkia, Belgika eta Portugal (bakoitza 3 ikaslerekin), Erresuma Batua (2) eta Finlandia, Austria, Irlanda, Eslovenia, Estonia eta Lituania, ikasle banarekin.

Latinoamerikako herrialdeetan ikasle gehien bidali dutenak Mexiko eta Peru dira (bakoitzak 10). Gero datoz Argentina, Nikaragua eta Bolivia (5 bakoitzak), Guatemala eta Txile (4), Brasil eta Ekuador (3), Uruguay eta Honduras (2) eta Kolonbia eta El Salvador (1). Taldea osatzen dutenak dira Estatu Batuetako bost ikasle, Japoniako hiru, Txinako hiru, Taiwango bat eta Hego Koreako bat.

Erasmus Mundus

Ikasle gehien biltzen duen programa Erasmus da, 74 ikasle baititu, guztiak Europako herrialdeetakoak. Ondotik dator Erasmus Mundus programa. Horren helburua da europar unibertsitateen eta munduko beste eskualdeetakoen arteko harremanak indartzea, ikasleen eta irakasleen trukearen bidez. Ekimen honen helburu nagusia da Europar Batasunaren eta beste herrialde batzuen arteko ulermena eta aberastasuna lortzea Unibertsitate arloan, pertsonen, ezagupenen eta gaitasunen trukeak sustatzen dituzten lankidetza-programen bidez. Helburu hori betetzen da Europako eta beste herrialde batzuetako goi mailako hezkuntza erakundeen artean, ikasleei eta irakasleei zuzendutako mugikortasun programak egituratzen dituzten horien artean, partzuergoak sustatuz. Erasmus Mundus programaren bidez, Latinoamerikako 28 gaztek NUPen egingo dituzte ikasketak datorren ikasturteko lehen seihilekoan.

Gainerako programak ondoko hauek dira: Virrey Palafox (12), Fundación Carolina (8), ISEP USA eta México (7), ´Martín de Rada (2), aldebiko hitzarmenak (7) eta ikasle bisitariak (2).