NUPeko lan-taldea eta Acciona enpresaren ordezkariak, hidrogenozko multzo elektrogenoaren ondoan. Ezkerretik eskuinera, Susana Berdonces, Iñigo Idareta, Marta Benito, José Carlos Urroz, Sara Marcelino, Eugenio Guelbenzu (Acciona), Pedro Diéguez, David Sainz, Raquel Rojo (Acciona), Luis Gandía eta Mikel Sojo (Acciona)
NUPeko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko Hidrogeno Taldeak multzo elektrogeno baten motorra egokitu du, jatorrizko erregaiaren bidez (gasolina) ez ezik, hidrogenoz ere funtziona dezan. Pedro Dieguez Elizondo irakasleak, proiektuaren zuzendaria denak, azaltzen duenez, lorpen hori mugarri aipagarria da, gas horren arloko teknologiaren garapenean eta etorkizuneko aplikazio energetikoei begira.
Multzo elektrogeno bat da gailu bat, erregai bat (gasolina, askotan) motor batean errez energia elektrikoa sortzen duena. Oraingo kasuan, egokitutako motorrak aukera ematen dio multzoari elektrizitatea sortzeko, hala gasolina nola erregai berria, alegia, hidrogenoa, errez. Sortzen duen energiak, sare elektrikoak ematen duenaren kalitate bera dauka, eta horregatik edozein etxetresna elektriko elikatu ahal da multzo elektrogeno horren bidez. Multzoaren potentzia, hidrogenoz funtzionatzen duenean, 6kW elektrikokoa (konparaziorako, erdi-mailako edozein etxebizitzatan kontratatutako potentzia 4 eta 5 kWren artekoa da).
Hidrogenoa erregai agortuezina da, eta errekuntzan ez du berotegi efektua edo kutsadura ekartzen duen isurpenik sortzen. Saiakuntzan erabilitako gasa uraren eloktrolisiaren bidez lortzen da, energia iturria izanik energia eolikoaren emulagailu bat, “hidrogeno garbia”, alegia, iturri berriztagarrietatik aterata, sortzeko baldintzak laborategian eduki ahal izateko.
Kontuan hartuz ingurumenaren gaineko eragina, hidrogenoaren propietate nagusia da haren errekuntzaren produktua ura dela, hau da, ez du CO2 sortzen, eta hortaz ez dago berotegi efektua duen isurpenik. NUPeko saiakuntza-bankuan ikus daitekeenez, motorrak hidrogenoa erretzen duenean, ihes-hoditik ateratzen den bakarra ur-lurruna da. Erregaiaren aukeraketa motorrak funtzionatzen duen bitartean egin daiteke, hura itzali behar izan gabe. Hidrogenotik gasolinara aldatzean, ibilgailuetarako motor arruntek sortu ohi dituzten keak agertzen dira ihes-hodian.
Dieguezek azaltzen duenez “hidrogenozko multzo elktrogenoak erabiltzeak ahalbidetuko du energia berriztagarriaren soberakinak biltegiratzea: eskaerarik ez duen baliabide berriztagarria dagoenean, aukera dago haren bidez hidrogenoa “fabrikatzeko”; berriz, eskaera bai baina baliabide berriztagarririk ez dagoenean, multzo elektrogenoaren bidez aukera dago energia elektrikoa sortzeko, hidrogenoa errez. Teknologia honen bidez energia berriztagarriaren ekozipenaren kurba, beti zorizkoa dena, lotu ahal zaio erabiltzailaren eskaeraren kurbari”.
Ezagutza, teknologia eta oinarri enpresariala
Hidrogeno Taldea –haren gaineko informazioa ondoko webgunean bilatu:http://www.grupohidrogeno.es— 2001ean hasi zen lanean Acciona Biocombustibles enpresak osorik finantzatzen duen programa baten barnean. Horrek Taldearen ikerketak babesten ditu hidrogenoaren teknologien inguruko gaietan.
Ekimen komun horren helburua da ezagutza, teknologia eta oinarri enpresariala sortzea, oinarria izanik hidrogenoaren garapena –bereziki energia garbien bidez sortuarena-. Ikerketa lerroak hiru dira: hidrogenoa sortzea energia berriztagarrien bidez, hidrogenoaren teknologiaren segurtasuna eta gas hori erregai gisa erabiltzea barne errekuntzako motorretan, ibilgailu arruntek dituztenetan, esate baterako.
Pedro Diéguezek zuzentzen duen taldea ondoko ingeniari hauek osatzen dute: Luis Gandía Pascual, José Carlos Urroz Unzueta, David Sainz Casas, Susana Berdonces Evora, Carlos Fernández de las Heras Almiñana, Lara Erviti Calvo, Iñigo Idareta Erro, Marta Benito Amurrio, Amaia Pérez Ezkurdia eta Sara Marcelino Sádaba. Taldean, bere zortzi urtetako ibilaldian, beste irakasle eta ikasle batzuek lan egin dute. Guztira hogeita hamar pertsona izan dira eta ezagutzaren arloan aktibo garrantzitsua eratu dute hidrogenoaren teknologiei dagokienez. Bereziki esanguratsua izan zen berriki zendu zen Carlos sopena Serna irakaslearen ekarpena. Irakasle hori Hidrogeno Taldeak egindako lanaren liderretako bat izan zen.
Hidrogeno Taldeak aipatu hiru ikerketa lerroetan jarraitzen du lanean, horrela ezarri baitzen Acciona Biocombustibles ikerketen babeslearekin sinatutako kontratuan. 2007tik aurrera jarduera hori sartua dago CENIT (Consorcios Estratégicos Nacionales de Investigación Técnica) programan. Programaren kudeatzailea CDTI da, SPHERA proiektuaren esparruan, hain zuen.